_____________________________________________________________________________
1991 eta Sierra Nevada taldeek elkarrekin grabatu berri duten EPa aurkezteko kontzertu berezia laudioko Orbeko Etxean. Gonbidatu berezi moduan Dale Manuel taldea arituko da, 5€uroren truke.
>1991
Bilbotik, pop iluna lantzen duen banda. Flock of Seagulls eta The Cure artean kokatu izan dituzte. 7" hatzmarkako disko txikia aurkeztuko dute emanaldi honetan.
https://1991taldea.bandcamp.com/album/split-w-sierra-nevada-7
>Sierra Nevada
Santanderretik pop-punk zintzoa, material berria aurkezten. Seigarren erreferentzia jada!
https://sierranevada.bandcamp.com/
>Dale Manuel
Despeñaperros, Ura, Golondrinas, 5000rpm...bezalako taldekidekin Bilboko math-rock esperimentala jorratzen duen proiektu berria.
Animatu eta Bertaratu!