___________________________________________________________________
___________________________________________________________________
2 URTE pasa dira jada Aiaraldeko gazte batzuk bildu eta proiektu honi ekin geniola. Sound system bat eraikitzea helburu, autogestioa bide eta Laudioko Gaztetxea medio. Eskerrak eman nahi dizkizuegu bide honetan lagundu gaituzuen guztioi: kamiseta bat erosiz, gure jaialdietan parte hartuz... Zuek ere mugimendu honen parte zarete. Beraz, gonbidatzen zaituztegu AIARALDEKO SOUNDSYSTEM MUGIMENDUAREN 2. URTEURRENA gurekin ospatzera, 2 urteko lan eta esfortzuaren emaitza den Soinu Sistema-rekin dantzatzera.
>Bilbotik etorritako ANTXON CRUDOBILBO platerretan, NOVATO DirtyDansalleko abeslari eta azken boladan produktorea (VLOQUE) dena eta BENGO rapero gaztea izango ditugu entzugai. ASMko kideak ere egongo gara gure selekziorik onenak jartzen gaua luzea izan dadin.
Gorde ezazue data, URRIAK 31 // LAUDIOKO GAZTETXEAN doaN!!
Animatu eta Bertaratu!!