Oreretako Zintzilik Irrati Libreko kideek "27 Urte ez dira Ezer" dokumentala aurkeztuko dute hilaren 22an Gardeako Orbeko Etxean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Horren ostean, Jaime Yacaman artista mexikarrak zuzeneneko emanaldia eskainiko du. (http://jaimealejandroyakaman.bandcamp.com/releases)
"Zintzilik Irratia, Oreretako Irrati librea, 80. hamarkadan sortu zen Euskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetik sortua, hedabide ofizialetan ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara...) eta herritik eta herriarentzat informatzeko. Hori dela eta, ez da irratiaren historia bakarrik kontatzen, Oreretako borroka sozial eta politikoaren zati txiki bat ere jasotzen da, 70. hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino, guzti hau Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua".
Pintxo Beganoak egongo dira, Animatu eta Bertaratu!!