2016/12/14 13:30

Zure komertzioak behar duena: Lehiarako bost gakoak

Zure komertzioak behar duena: Lehiarako bost gakoak
Udaletxeko balio-anitzeko aretoa, Laudio

Noizbait galdetu diozu zeure buruari… Zer egin dezaket nire komertzioa lehiakorragoa izan dadin? Nola egin diezaieket aurre merkatuko erronka berriei? Produktibitatea hobetu dezaket eta honela denbora libre gehiago izan? Nire prezioei errentagarritasun handiagoa ateratzeko modurik ba al dago? Nola hobetu eta handitu ditzaket nire salmentak? Zer gehiago egin dezaket jada egindakoaz gain?... 

Aurrekoa zeure egoera bada; eta komertzio, denda, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendurik baduzu, datorren Asteazkenean, abenduak 14, arratsaldeko 14.30etatik 16.00etara Laudioko Udaletxeko Balio-anitzeko aretora hurbiltzera gonbidatzen zaitugu. 

Aurreko galdera guztiei erantzun eta enpresa ororen  oinarrizko 5 gakoen inguruan lan egiteaz gain, “Komertzioentzako Euskarri Zerbitzu Tutorizatua” aurkeztuko dugu, urtarriletik aurrera zuen eskura ipiniko dena (plaza mugatuak), %100ean Laudioko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak finantzaturiko programa, eta APILL zein Komertzioko Bulego Teknikoaren kolaborazioa izango duena.

Asistentzia egiaztatu behar da merkataritza@laudiokoudala.net postara mezu bat bidaliaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide