2013/10/09 13:00
Urriaren 9an, 15:00etan LOMCEren aurkako ekimena Laudio Ikastolan
Euskal Herriko Ikastolek bat egin dute urriaren 12an hainbat gizarte eragilek Bilbon LOMCE legearen aurka deitu duten manifestazio nazional deialdiarekin.
Ikastolakide talde bat sortu da Laudio Ikastolan LOMCEren aurkako jarrera islatzeko eta ekimenari oihartzuna emateko asmoz. Helburua Euskal Herrian eraiki nahi dugun hezkuntza ereduarekiko atxikimendua adie-raztea izango da, gurea dena aldarrikatuz eta inposatutako legeei erantzunez.
Ikastolako guraso, ikasle eta langile guztiak deitzen zaituztegu urriaren 9an, 15:00etan egoitza nagusiko sarreran bildu gaitezen ordu laurden batez argazki erraldoi bat osatuz mani-festaziorako deialdia zabaldu dezagun .
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.