2013/08/25 07:00
09:00etatik aurrera: KALEJIRA, Lankaietako Lagunak txistulari taldearen eskutik.
10:00etan: Herriko Plazan, gure txikientzako PINTXO GARGANTUA, 14:00ak arte.
11:00etan: DIANA, herrian auzoz auzo, Laudioko Gaiteroen esku. Ondoren kalejira erdigunean.
11:00etan: PROZESIOA, San Rokeren irudia ermitara itzultzeko, eta landan MEZA NAGUSIA, Laudioko Santa Luzia abesbatzaren eta Lankaietako Lagunak txistulari taldearen emanaldiarekin.
11:00etan: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA.
12:30ean: ENTZIERRO ETA BIGANTZAK (16 urtetik gorakoentzat baino ez).
13:00etan: MUSIKA GIROA, Laudioko Gaiteroen esku.
13:00etan: Herriko Plazan, San Roke Musika Elkartearen KONTZERTUA, honako errepertorio honekin:
1. “LAMIRIZKO SUKALDARIA”-Natxo de Felipe eta J. Enbeita-3’34″
2. “HIRI”-Trikitrixa eta banda-Kepa Junquera-5’30″
3. “ARIN BERO”-A. Latxa eta X. Amuriza-3’35″
4. “BOK SPOK”-Kepa Junquera-7′
5. “BETIKO-OSKORRI”-Folk euskalduna-OSKORRI-12′
6. “LIBERTANGO”-Tangoa-Astor Piazzolla-3′
7. “MARITXU ALEGERA”-Herrikoa-Juanma Saez-4′
8. “GAZTELUGATXEKO MARTXA”-Kepa Junkera-6’13″
9. “LUZIANO Y CLARA”-Zortzikoa-Ruperto Urquijo-3′
14:00etan: Elizaren arkupean, SAN ROKEREN KOFRADIAKIDEEN BAZKARIA.
17:00etan: Herriaren erdigunean, ERRALDOI ETA BURUHANDIEN IBILBIDEA, Galtzagorri kultur taldeak eta Ama-Lur elkarteak antolatuta, Lankaietako Lagunak txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz.
18:00etan: Zezen plazan, PIKATZAILERIK GABEKO ZEKORKETA, Salamancako Juan Luis Fraile jaunaren abeltzaintza famatuko 6 zekor, Salamancako Zezenketa Eskolako Alberto Escudero, Madrilgo Zezenketa Eskolako Jesus Martinez eta Sevillako Zezenketa Eskolako Andres Roca Rey nobilleroentzat.
20:00etan: Herriko Plazan, MARIACHI ELEGANCIA MEXICANAren MUSIKA EMANALDIA.
20:00etan: Zumalakarregi etorbidean, DISKO-DANTZA, disko-jartzailearekin, 23:30ak arte.
22:00etan: Herriko Plazan, DANTZALDIA, EGAN taldearen eskutik, 23:45ak arte.
23:30ean: Institutuan hasi eta Zumalakarregi etorbidean zehar, KALEJIRA, jaietako maskota izan den “ERROKETXU TXAKURRA”rekin. Ondoren, jaietako maskota erreko da eta 2013ko San Roke patroiaren jaiei amaiera emango zaie.
24:00etan: Herriko Plazan, DANTZALDIAk jarraituko du, EGAN taldearen eskutik, goizaldeko 2ak arte.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.