2013/08/15 07:30
9:00etatik aurrera: XVII. Aire Libreko PINTURA LEHIAKETA. MIC Editorialak babestuta. (Ikusi oinarriak http://www.laudiokoudala.net Web orrian).
10:00etan: Alberto Acero plazan, HERRI GOSARIA, Baldarrak taldeak antolatuta.
11:30ean: Pankartak aurkeztea eta kalejira Alberto Acero plazatik, Jaiak koordinatzaileak antolatuta eta KATU BURU perkusio taldeak girotuta.
12:00etan: Herriko Etxetik, SUZIRI-JAURTITZAILEAREN AGURRA eta LEHEN SUZIRIA jaurtitzea, jaien hasiera iragartzeko; horren aurretik San Roke Jaietako “ALBORADA” ERESERKIA entzungo da, Los Arlotes taldeak abestuta. Konfeti eta serpentinen eztanda.
Ondoren: KALEJIRA, Ekin Joleak, Lankaietako Lagunak eta Laudioko Gaiteroak taldeekin eta Katu Buru perkusio taldearekin, lagunarte, jaitalde, erraldoi eta buruhandien laguntzaz eta San Roke Musika elkartearekin batera.
13:00etan: Txosnak zabaltzeko SUZIRIA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
17:00etan: Zumalakarregi etorbidean, ESKI-TAULA txapelketa, Ñorrala lagunarteak antolatuta.
18:00etan: Aire Libreko XVII. PINTURA LEHIAKETAKO SARIAK banatuko dira.
18:00etan: Herrian kalez kale KUN KUN perkusio taldearen emanaldia, 21:00ak arte.
19:00etan: Zubiaur kalean, OGITARTEKOAK eta JOKOAK, Zainzuriak taldeak antolatuta.
20:00etan: Herriko Plazan MUSIKA EMANALDIA: LOS CINCO BILBAINOS.
20:00etan: Txosnen barrutian, DANTZALDIA: HONAT taldearekin, 24:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
23:00etan: Zumalakarregi etorbidean, DISKO-DANTZA, disko-jartzailearekin eta koreografia-animatzailearekin, 22:45ak arte eta 00:30etik 02:00ak arte.
23:00etan: Zumalakarregi etorbideko errokodromoan, LA JODEDERA taldearen KONTZERTUA.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.