2013/06/22 17:00

Laudioko Musika Bandaren Udako kontzertua

Aldai Plaza, Laudio

Naohiro Iwaik egindako lanak jorratuko ditu Laudioko Musika Bandak.

Naohiro Iwai 1947an jaio zen, eta Ongakuko Eskolako Musika Sailean, Tokion, ikasi zuen. Ikasketekin jarraitu eta jazz musikan espezializatu zen. Anny Pila Orkestraren musika zuzendaria, Sakaiko hirirako egokitzaile lanetan dihardu. 1959an behin betiko egokitzaile kontratua egin zion Japoniako Toshiba-EMI disko etxeak Naohiro Iwairi. 5.000 egokitzapen baino gehiago egin ditu banda sinfonikoetarako, eta horien artean, batez ere, Pop eta Rockaren historiako klasiko handiak daude. Hala musika klasikoa nola popa menderatzen ditu. Dituen maisu dohainak direla eta, oso estimatua da irakasle, zuzendari gonbidatu eta herri lehiaketetako epaile lanetan. Musika-ontzaile eta -egokitzaile lanetan, Naohiro Iwaik hedatu egin ditu musika banden artean pop eta rock musika, banda sinfonikoen errepertoriotik aspaldian baztertuak.
Herri musika bero horrek eskaintzen duen argiarekin, zuekin partekatu nahi dugu, betiko musika hori lagun, zain eduki gaituen uda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide