Zinemaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ayllon Corral 2016ko ots. 3a, 00:00

Ia hasieratik hasi da keinuka. Besaulkian deseroso balego bezala hasieran, ipurdia batera eta bestera mugituz, arreta sobera deitu gabe. Krispetak irensteko behar baino zarata handiagoa egiten gero, ahoa nabarmen ireki eta ixten, ondoan nagoen honi ez beste inori enbarazurik egin gabe, oraindik.

Purrustaka hasi denean, ingurukoen arreta ere bereganatu du, eta egon da txssst lotsatiren bat egin dionik ere. Espantuka hasi denean, ordea, besoak airean nabarmenki astinduz, ez da egon ohartu ez den inor, eta handik behar baino lehenago botako gintuzten beldur izan naiz. Egia esate aldera, ez genukeen gauza handirik galduko, baina kaleratuaren lotsa ez da izaten gauza samurra, batez ere adin batetik aurrera.

Eskerrak beste guztien barre-algara ozenek estali dituzten, azkenerako, Mariren kexu, ezinegon eta etsipenak.

Behingoz kanpora atera garenean, lotsagorritzeraino denon begiradak erakarri dituena ni izan ez banaiz ere, desenkusatzeko gogoa piztu zait.

- Zer jakin behar nuen nik ba! Negoziotik aparte beharko lukeen udal zinema-aretoan espero izatekoa da kultura pixka bat eta ez espektakulu…

Ikusi berria zelan kalifikatu jakin ezinda geratu naiz, Mari erreskatera etorri den arte.

- Lasai, honek abizenak zortzi eta nahi beste gehiago, baina izenik ez du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide