Euskararen Eguna

Erredakzioa 2016ko urr. 13a, 05:07

Egilea: Toño Valles

Euskararen Jaiaren 11. edizio honetan aldaketak egon dira betiko egitarauan. Garrantzitsuena, Ekitaldi nagusiarena, Euskararen Alkatearen aldaketa; aurten jaialdiari nortasunik handiena ematen dion ekitaldia Urrezko Makilaren hautaketa izan da. Bertan, eta urte osoan zehar euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik, erakunde edota talde bat hautatu egin da eta urrezko makila urte batean edukitzeko konpromisoa hartu du, datorren edizioan beste talde/erakunde bati pasatuko diona.

Beste moldaketa bat egun bakarrean ospatu beharrean 3 egunetara pasatzea izan da: ostiraleko arratsaldean, umeentzako tailerrak (5 guztira) eta Diskodantza eta igandeko goizean Mendi Martxa Santa Luziara; bertan egiten ari diren indusketen berri izan genuen.

Ekitaldi guztiak arrakastatsuak izan dira publikoaren aldetik, baina bat azpimarratzekotan bazkaria aipatuko genuke (530 bazkari inguru eskaini dira) eta eskerrak ematea bolondres gisa aritu diren tabernei.

Jaiaren prestaketaren aldetik herriko eskolen parte hartzea eskertu nahiko genuke bere aportazioengatik eta gogoagatik.

Amaitzeko eta datorren urteko Euskaren Jaiaren prestakuntzarekin lotuta, gaztez osatutako taldeei eskatuko genieke prestaketa lanetan parte hartzea, programazioan beren ideiak garatzeko eta ez bakarrik programatuta dauden ekitaldietara joatea. Gazte taldeak behar ditugu Euskararen Jaia etorkizunean ospatzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide