Interneten kuxkuxeatzen batzuetan gauza benetan bitxiak topatu daitezke. Honako bideo hau gauza berezi horietariko bat da. 1987an Kataluniako TV3-ek eginiko erreportaje bat da, Laudion garai hartan sortu ziren auzokideen patruilen nondik norakoak kontatzen dituena.
Urte horietan ugariak ziren saltoki txikiei egindako lapurretak (heroinarekiko adikzioa garatu zuten gazteek eginikoak sarritan, droga kontsumitzen jarraitzeko dirua modu azkar batean lortzeko).
Arazoari aurre egiteko, auzokide batzuek gauetan zaintza-txandak antolatzea erabaki zuten. Hamaika minututan gauza asko biltzen ditu bideoak: Patruila horien nondik norakoak, eredu polizialari buruzko hausnarketak edota herriko zenbait pertsona ezaguni eginiko elkarrizketak (tartean garai hartan herriko alkatea zen Juan Jose Ibarretxe oso gazte bati).
Ikusi bideoa hemen: http://www.ccma.cat/tv3/alacarta/programa/Llodio-patrulles-urbanes/video/1474279/