UKML. Interraila, amaieratik hasi

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko abu. 3a, 11:20

Uztaiaren 8an atera ginen Loiuko aireportutik Berlinera, Europa trenez  zeharkatzeko asmoz. Hilabetez jira biraka ibili ostean, uztailaren 1ean zapaldu genuen Laudio berriz.

Milaka tren, trenbide eta tren geltoki ezagutu ditugu 5000 kilometrotan. Badira tren azkarrak, geldoak, Poloniara joan nahi duzunean Eslovakiara eramaten zaituztenak, igotzea debekatu diguten trenak, jaistera gonbidatu digutenak, bagoi batean taberna daukatenak, erosoak, deserosoak...

Trenez bakarrik ez; oinez, korrika, itzulipurdika, igerian edota auto-stopean zeharkatu ditugu Europako hamaika herrialde: Alemania, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Polonia, Hungaria, Serbia, Bosnia, Kroazia, Italia, Frantzia eta bertan bizi arren oraindik ezezagun dugun Euskal Herria.

Jarraian idaztera noan kronikak bidaia honetan aurkitutakoaren pintzeladak eskaintzea du helburu. Ez dakit norentzat nabilen idazten, bide lagun izan ditudan bost kokoloentzat, etorkizuneko Aimarentzat edo abentura hau gurekin beste behin bizi nahi duen edonorentzat.

Badakit ez nabilela momentuan idazten baina (zorionez) bidaian zehar ez dut bizitakoa zuzenean kontatzeko ez astirik ez baliabide teknologikorik eskura izan.

Kontatzera noana etxeko lasaitasunetik idaztean dut. Memoriak ematen didan perspektiba orokorrarekin. Amaieratik hasiko naiz.

Bisitatutako herri, hiri eta herrialde bakoitzak tatuaturik geratu zaizkigun momentuz egon dira josiak. Behin eta berriro kontatzeaz aspertuko ez garen milaka anekdota ekarri ditugu motxilan sartuta, horregatik barkamena eskatu nahi diet gure istorioak behin eta berriro entzuteaz aspertuko ditugun belarri gogaitu guztiei, mila esker pazientziagatik, onenak zarete!

Pausotxo bat atzera emanda eta distantzia harturik, ordea, momentu soil guzti horiek forma hartu eta bizi dugun errealitatea ulertzeko giltzarri bilakatzen dira.

Ikusi ditugun herrialde guztiek euren berezitasunak dituzte, baina guztietan errealitate berdina ikusi dugu: Miserian bizitzera kondenatutako familiak, etorkinen kontrako jazarpena, faxismoaren inpunitatea, McDonald's-etan materializatutako garaileen monumentuak, bala zuloak, Sobietar Batasunaren errautsak...

Aurkitu ditugu pertsona txiroak eta aberatsak, daukaten apurra irribarre erraldoi batekin eskaintzen dizuten langile eskuzabalak, iruzurtiak, adeitsuak, neo-naziak, babosoak, arrazistak, langile konprometituak, poliziak, iraultzaileak...

Ala ere guztia ez da atsekabea izan. Zirraraz betetako abentura izan da orain kontatzera noana.

Amaieratik hasi dut istorio hau, baina bidaiak aurrera egin behar du. Makina martxan da eta Berlin du lehenengo geraleku. Trenera igotzeko prest?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide