RIP Anuntzibai

Erredakzioa 2015ko urt. 7a, 07:56

Iker Fiallegasek Anuntzibaiko artearen heriotzaren inguruko iritzi artikulua plazaratu du: 

Martin de Larrea y Leguerzana arkitektoa ez zen ohartu, seguru asko, Falceseko Markesarentzat eraikitzen ari zen zubiaren alboan zegoen presentzia isilaz, Laudion gertatzen zenaren lekuko zen presentzia. 1749. urtea zen, Anuntzibaiko zubian irakurri daitekeenaren arabera. Altube errekaren bi aldeak lotzen zituen zubi hark, Dorretxe-burdindegia errotarekin lotzen zuen. Errekaren ezkerreko aldean bizi izan zen mende luzez Laudioko izaki bizidun zaharrena izan zena: Anuntzibaiko artea bezala ezagutua. Gertatu zenaren lekuko isila izan zen: bera han zegoela eraiki zen aipatutako zubia, bera han zegoela garatu zen Aretako auzoa (Nerbioi Garaian XX. Mendean zehar egondako bultzada industrialagatik). A-68 autopistaren eraikuntza ere ikusi zuen, iragan mendeko 70. hamarkadan. Jauregia jatetxe bilakatzen ikusi zuen, eta baita “Haran noblearen” azken mendeetako kontaezin ahala momentu gehiago ere.

2014ko azken egunetan, Anuntzibaiko artea zahar eta zaurituak, denboraren iragateari men eginda, erori egin zen. Gaur egun antzua izango litzateke zuhaitz horren adinaren, altueraren edo beste edozein parametro neurgarriren inguruko edozein eztabaida. Mende luzez egondako artea baten galerarekiko pena da gaur geratzen zaiguna. Lur hauen benetako aberastasuna ordezkatzen zuen artea horrek eta, era berean, aberastasun historikoarekiko ezagutza eta dibulgazio falta adierazten zuen, galtzaile beti garapen industrialaren aurrean.

Eritasunik gabeko itxura aparta erakutsi arren, enborrean zuen bere ahulgunea. Zauritu eta harrotua zegoen, eta barruan zeukan zaborragatik ahuldua zegoen, kontaezin ahala gaixotasunen kabi. Azken urteetan zehar bere bizitza luzatzen ahalegindu ziren brida batzuk ikusi ahal izan genituen. Brida horien presentziak arazoa egiturazkoa zela erakusten zuten, eta denbora kontua zela zuhaitzaren bizitza bere amaierara iristea. Zuhaitz horren galeratik espero beharko genukeena inguratzen gaituenarekiko arreta gehiago jartzea izan beharko litzateke. Zuhaitz horren historia borroka eta erresistentziaren adibide izan dadila, horren urruna ez den iragan baten kontserbazioaren adibide. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide