Urtarrilaren 22an egingo da jaietako daten gaineko kontsulta

Erredakzioa 2016ko abe. 18a, 17:22

Urtarrilaren 22an (igandea) egingo da Laudioko San Roke Jaien daten gaineko herri kontsulta. Hala adierazi dute udal-gobernutik, ostiralean eginiko Tokiko Gobernu Batzarraren ostean.

16 urtetik gorako laudioar guztiek hartu ahal izango dute parte bozketan. 16 urtekoek abenduaren 31rako izan beharko dute adin hori beteta, orduan egingo baita zentsua. 15.500 pertsona baino gehiagok izango dute kontsultan parte hartzeko aukera, udaletik aurreikusi dutenez.

Urtarrilaren 22an (igandea) egingo da Laudioko San Roke Jaien daten gaineko herri kontsulta. Hala adierazi dute udal-gobernutik, ostiralean eginiko Tokiko Gobernu Batzarraren ostean.

16 urtetik gorako laudioar guztiek hartu ahal izango dute parte bozketan. 16 urtekoek abenduaren 31rako izan beharko dute adin hori beteta, orduan egingo baita zentsua. 15.500 pertsona baino gehiagok izango dute kontsultan parte hartzeko aukera, udaletik aurreikusi dutenez.

Hiru aukeren artean bozkatu ahalko da. Lehena: egungo egutegia. 15, 16, 17 eta azken igandetik atzera 5 egun. Bigarrena: Jaiak Erroke Deunaren aurreko ostiralean hasi eta hurrengo asteko igandean bukatzea. Hirugarrena: abuztuaren 15ean hasi eta zazpi eta hamar egunean artean luzatzea.

Hala ere, garrantzitsuena parte hartzea dela azpimarratu dute udaletik. Hautestontzietara deitutako herritarren % 20ak (3.000 herritar inguruk) bozkatu beharko du gutxienez kontsulta loteslea izan dadin.

Udaletik azaldu dute sei toki egongo direla bozkatzeko: Areta (Nagusien Gizarte Etxean), Gardea (Eskola zaharretan), Erdigunea (Institutuan), Ugarte (La Milagrosa ikastetxean) eta Latiorron (Eskolan). Beste hauteskunde politiko batzuetan bozkatzen duen toki berera jo beharko dute 18 urtetik gorako herritarrek. 16-17 urte bitartekoek, berriz, Udaletxean eman beharko dute botoa, beheko solairuan jarriko diren hautestontziak baliatuta. 9:00etatik 20:00etara egongo da kontsultan parte hartzeko aukera.

Kontsulta Autonomi Erkidegoko hauteskundeekin edota Espainiako Gorte eta Senaturako hauteskundeen balizko hirugarren errepikapen batekin batera egitea zen hasierako asmoa. Baina beste data bat bilatu behar izan dute Autonomi Erkidegokoak aurreratu zirelako eta hirugarren hauteskunde orokor batzuk egon ez direlako.

27 lanpostu sortuko dira egun horretarako

Udal langileak arduratuko dira botoen zenbaketaz eta akten jasotzeaz. Hala ere, lan-poltsa bat jarriko du abian udalak, egun horretan hauteskunde mahaietan egoteko pertsonak kontratatzeko.

27 pertsona kontratatuko dituzte guztira, 2 mahai bakoitzeko. Ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte lan-poltsan izena eman nahi duten laudioarrek: 18 urte edo gehiago izatea, Batxilergoa, Lanbide Heziketa edo ikasketa baliokide bat izatea eta euskara zein gaztelaniaz komunikatzeko gai izatea.

Prozesu luzea

Jaien daten gaineko eztabaida urte luzez egon da mahai gainean. Urtarrileko kontsultarekin amaiera emango zaio 2015eko uztailean hasitako prozesuari. Lan talde bat bildu zen orduan, jaien antolakuntzan murgildutako hainbat eragile zein norbanakok osatutakoa. Sei data proposamen egin zituen lan-talde horrek. Sei horietatik hiru atera dira azkenean, geroago egin diren beste bilera ireki batzuen bidez.

[video:https://vimeo.com/143742840]

Batzar irekia

Kontsulta egin baino hamabi egun lehenago (urtarrilaren 10ean) batzar irekia egingo du udalak, jaietan inplikatutako elkarte eta ergileei kontsultaren nondik norakoak azaltzeko. Kultur Etxeko Arraño aretoan egingo da bilera, 19:00etan.

Udal talde politiko guztien adostasuna

Jon Ander Altubek nabarmendu du kontsulta “udaleko talde politiko guztien adostasunarekin” atera dela aurrera, “bestela ez lukeelako inolako zentsurik izango”. Amaiatzeko, ekimenean parte hartzeko deia zabaldu du alkateordeak.

[video:https://vimeo.com/145610240]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide