Aniztasun funtzionalaren eta sexuaren artean, “dena egiteke”

Txabi Alvarado Bañares 2016ko abe. 18a, 16:52

Apenas jorratutako gaia da aniztasun funtzionalaren eta sexualitatearen arteko harremanarena, are gutxiago Aiaraldean. Hori argi du Iñigo Martinez Sagastizabal laudioarrak. “Kristalezko hezurren gaixotasuna” bezala ezagutzen dena du berak, eta gurpildun aulkian dabil horregatik. “Sexu beharrizanak dituen eta aniztasun funtzionala duen aiaraldear batek sexologo batengana jo dezake gehien jota. Ez dago, nik dakidala, gaia jorratzen duen erakunderik”, azaldu du.

Apenas jorratutako gaia da aniztasun funtzionalaren eta sexualitatearen arteko harremanarena, are gutxiago Aiaraldean. Hori argi du Iñigo Martinez Sagastizabal laudioarrak. “Kristalezko hezurren gaixotasuna” bezala ezagutzen dena du berak, eta gurpildun aulkian dabil horregatik. “Sexu beharrizanak dituen eta aniztasun funtzionala duen aiaraldear batek sexologo batengana jo dezake gehien jota. Ez dago, nik dakidala, gaia jorratzen duen erakunderik”, azaldu du.

Bartzelonaraino mugitu behar izan zuen Martinezek mota horretako eragile bat ezagutzeko. “Txundituta” geratu zen hirian dagoen mugimenduarekin. “Bi elkarte nagusi daude, Tandem Team eta Sex Asistent Catalunya. Asistentzia sexuala eskubide gisa aldarrikatzen dute biek, eta sexu-laguntzaileen beharra jorratzen dute”.

 

“Sexu beharrizanak dituen eta aniztasun funtzionala duen aiaraldear batek sexologo batengana jo dezake gehien jota, ez dago gaia jorratzen duen  inolako erakunderik”


Filmaren “enbaxadore”
Dena dela, Martinezen iritziz, alor horretan Katalunian egin den gauzarik apurtzaileena ez da erakunde batetik etorri, zinematik baizik. “Yes we, fuck!” dokumentalaz mintzo da.

Aniztasun funtzionala duten sei pertsonen bizitza sexuala erakusten du iaz estreinatutako filma horrek. “Proiektua egingo zutela ikusi nuenean kontaktuan jarri nintzen zuzendariekin, prest nengoelako laguntzeko edota pelikulan agertzeko”, oroitu du Martinezek. Baina ordurako grabaketa bazegoen eginda, eta crowfunding kanpainan parte hartzera mugatu zen laudioarra.

[video:https://vimeo.com/172730961]

Hala ere, filmaren zuzendariak ezagutzeko parada izan zuen estreinaldiaren egunean, eta horrela bihurtu zen filmaren Euskal Herriko enbaxadore. Izarran eta Laudioko Orbeko Etxean aurkeztu du pelikula. “Jendea harritu eta hunkitu egiten da proiekzioan, eta eztabaida interesgarriak sortzen dira”, ziurtatu du. Zenbait ikuslek filmaren eszena “esplizitu” batzuk kentzea proposatu dutela azaldu du Martinezek, modu horretan eskoletan jarri ahal izateko. “Baina ni ez nago horrekin ados”, gaineratu du, “ez da ezer bortitza ikusten”.

 

“Bartzelonara iristean zeharo txunditu nintzen bertan dagoen mugimenduarekin”


“Dena egiteke”
Filmaren zuzendarietako baten beste proiektu batean ere hartu du parte Iñigo Martinez Sagastizabalek. Oraingoan, kamararen aurrean, “Vivir y otras ficciones” filma luzea iragartzeko esketxean. Aniztasun funtzionala duten beste pertsona batzuekin batera agertzen da Martinez bertan. Horrelako egitasmoek “gaia jendarteratzen” laguntzen dutela uste du.

[video:https://vimeo.com/173480515]

Hala ere, Aiaraldean dena dago egiteke, laudioarraren iritziz. “Ikusgarritasuna eman behar zaio gaiari. Zerbait natural gisa ikusi behar da aniztasun funtzionala duten pertsonek euren sexu nahiak azaleratzea. Muga asko daude oraindik hausteke”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide