“1984tik daramagu zenbaki berarekin. Bazen garaia saria egokitzeko!”

Erredakzioa 2016ko abe. 17a, 15:45

AGUSTINA CAMBERO (Salamanca, 1955) eta FRANCISCO BELTRAN (Malaga, 1946) dira gaur Espainiako Loteriaren saria jaso duten laudioarretako bi. Andaluziar Etxean bildu gara eurekin.

Albistea jaso berri duzue. Zer moduz?

A.C.: Poz handiarekin!

AGUSTINA CAMBERO (Salamanca, 1955) eta FRANCISCO BELTRAN (Malaga, 1946) dira gaur Espainiako Loteriaren saria jaso duten laudioarretako bi. Andaluziar Etxean bildu gara eurekin.

Albistea jaso berri duzue. Zer moduz?

A.C.: Poz handiarekin!

F.B.:1984 daramagu zenbaki berarekin. Bazen garaia, beraz!

Zer suposatzen du zuentzat saria irabazi izanak?

F.B.: Jubilatuak izanda, nola ez zaizu ondo etorriko?

A.C.: Nik hiru alaba ditut langabezian. Imajinatu zer ondo datorkigun sari hau jaso izana!

Hasi zarete jada zorion mezuak jasotzen?

F.B.: Oraindik ez. Mugikorra deiez betea dut, baina tira.

Latiorro zortedun auzoa dela diote.

A.C.: Bai, Extremadurako Etxean adibidez saria egokitu zitzaien. Baina hemen orain arte ez da halakorik jaso.

F.B.: Herriko beste hiru etxe erregionaletan (Galiziakoan, Castilla-Leongoan eta Extremadurakoan) egokitu izan zaie noizbait sariren bat. Bazen ordua guri egokitzeko! Gabonetako Zozketa itxaroten geunden, baina orain egokitu zaigunez askoz hobeto gaude.

A.C.: Hori da. Esaerak dioen bezala, “gehiago balio du eskuan duzun txoriak hegan dauden ehunkak baino”.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide