Herriaren pilota elkarteko kadeteak 74. Arabako herrialdeko Txapelketako garaileak izan dira.
Alde batetik, banakako finalean, azaroaren 20an jokatutakoa Vitoria-Gasteizko Ogeta frontoian, Iker Yuste Herriaren taldeko kideak, Mikel Ibañez gainditu zuen 18-9.
Horrez gain, bikote kategorian ere azaroaren 27an Haimar Saezek, Iker Yustek eta Aimar Amondok osatutako hirukoteak 22-11 garaitu zuten Larrazabal-Ganzedo Amurrioko bikotea -nahiz eta Iker Yustek eta Aimar Amondok bakarrik parte hartu finalean-.