Abenduaren 26ko Udal Osoko Bilkuran bozkatuko da Pio XII kalearen izen aldaketa

Erredakzioa 2016ko abe. 9a, 11:28

Abenduaren 26ko plenoan bozkatuko da Pio XII kalearen izen aldaketa. Hala jakinarazi dute udal-gobernuak.

Azaroko osoko bilkurara eraman zuen EH Bilduk kale horri “Batzalarrin” izena jartzearen proposamena. Baina Natxo Urkixo alkateak puntua mahai gainean uztea erabaki zuen azken momentuan, mozioa auzokideekin kontrastatzeko denbora izateko.

"Denetariko iritziak"

Abenduaren 26ko plenoan bozkatuko da Pio XII kalearen izen aldaketa. Hala jakinarazi dute udal-gobernuak.

Azaroko osoko bilkurara eraman zuen EH Bilduk kale horri “Batzalarrin” izena jartzearen proposamena. Baina Natxo Urkixo alkateak puntua mahai gainean uztea erabaki zuen azken momentuan, mozioa auzokideekin kontrastatzeko denbora izateko.

"Denetariko iritziak"

Izen aldaketaren aurkako sinadura bilketa abiarazi zuen auzokide talde batek. Hori dela eta, kale horretako bizilagunekin bilera bat egin du udal-gobernuak. “Bi ordu inguruko bilera bat izan da eta izen aldaketaren zergatiak azaldu dira bertan”, zehaztu du Jon Ander Altube alkateordeak. “Denetariko iritziak” egon direla azaldu du Altubek. “Izen-aldaketarekiko beldurra dago auzokideen artean, baina egon dira baita izen-aldaketa defendatzera bertaratutako bizilagunak ere”, ziurtatu du.

Aurretiazko informazio edo jakinarazpenik egon ez izana leporatu diete auzokideek udal-gobernuari. Zentsu horretan, Altubek aitortu du hori izan dela, seguru asko, udal-gobernuaren partetik egitea falta izan dena. “Horregatik egin dugu bilera hori. Proposamena auzokideen iritziekin kontrastatu dugu. Orain udal-talde bakoitzari dagokio 26an zer bozkatu erabakitzea”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide