“Politikoki errentagarriak” izaten ez zaizkiolako kritikatu ditu Omniak auzo batzarrak, EH Bilduren ustez

Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 07:00

Auzo batzarren harira Omniak eginiko kritikei erantzun die EH Bilduk. “Koalizioaren aurka Omniak abian duen kanpaina etengabearen testuinguruan” kokatu ditu Jon Ander Altubek kritika horiek. “Kasu honetan auzo batzarren aurkakoak izan dira, baina beste edozerren kontrakoak izan zitezkeen”, azaldu du. Zentzu horretan, alkateordeak zehaztu du udal-gobernuak aurtengo auzo-batzarren “balorazio positiboa” egiten duela.

Auzo batzarren harira Omniak eginiko kritikei erantzun die EH Bilduk. “Koalizioaren aurka Omniak abian duen kanpaina etengabearen testuinguruan” kokatu ditu Jon Ander Altubek kritika horiek. “Kasu honetan auzo batzarren aurkakoak izan dira, baina beste edozerren kontrakoak izan zitezkeen”, azaldu du. Zentzu horretan, alkateordeak zehaztu du udal-gobernuak aurtengo auzo-batzarren “balorazio positiboa” egiten duela.

Guk batzar horien bertuteak ikusten ditugun tokian ikusten ditu Omniak akatsak”, adierazi du Altubek. “Badirudi batzar horiek ez direla interesgarriak Omniarentzat, politikoki errentagarriak ez direlako”.

Udal moduan gerturatzen gara bilera horietara, eta auzokideek udalari interpelatzen diote”, azaldu du alkateordeak. “Hori da frogatzen duena EH Bilduk ez dituela auzo batzarrak modu partidista batean erabiltzen”, zehaztu du Altubek, eta gaineratu du hor duela arazoa Omniak, ez duelako “joko-politikorako tarterik” topatzen. “Batzarrak udal tresna direlako kritikatzen gaitu parte hartzea bere ADNan duela dioen alderdi politiko batek”.

Omniaren urrunketa”

Mediatikoak ez diren foroetatik apurka-apurka aldentzen ari da Omnia”, salatu du Altubek. Auzo batzarrak jarri ditu horren adibide gisa: “Lehen auzo batzarrean gainontzeko zinegotziekin eseri ziren Omniakoak, bigarrenean ere. Baina hirugarrenean Alvaro Barrios -Omniako ordezkaria- altxatu  zen eta publikoarekin esertzea erabaki zuen. Orduz geroztik egin diren beste bost batzarretan alderdi politiko horren ordezkari bakarra ere ez da gurekin mahaian eseri”.

Modu horretan, “urruntzea irudikatu” nahi dutela uste du Altubek, eta azpimarratu du askoz aktiboagoa izan dela auzokideen parte hartzea batzarretan Omniako kideena baino.

Bigarren adibidea ere jarri du EH Bilduren ordezkariak: Tokiko Gobernu Batzarrena. “OMNIAk sei aste daramatza batzar horietan parte hartu gabe. Bertaratu dira, baina ez dute behin ere ez parte hartu, eta bozkatu diren afera guztietan sistematikoki abstenitu dira”. Zentsu horretan, alkateordeak azpimarratu du OMNIAk “ateak irekita” dituela foro horietan guztietan parte hartzeko.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide