Hilabete honetan jarriko da indarrean Laudioko Udaltzaingoaren araudi berria

Erredakzioa 2016ko abe. 12a, 07:05

Azaroko Udal Osoko Bilkuran onartu zen Laudioko Udaltzaingoaren araudi berria. Talde politiko guztiek eman zuten aldeko botoa, PSE-EE izan ezik. Alderdi sozialistako kideak abstenitu egin ziren bozketan, euren ekarpenak kontuan izan ez zirela argudiatuta.

Azaroko Udal Osoko Bilkuran onartu zen Laudioko Udaltzaingoaren araudi berria. Talde politiko guztiek eman zuten aldeko botoa, PSE-EE izan ezik. Alderdi sozialistako kideak abstenitu egin ziren bozketan, euren ekarpenak kontuan izan ez zirela argudiatuta.

Modu honetan, 2013an hasitako prozesuari amaiera emango dio udalak, urte hartan osatu baitzen araudiaren lehen zirriborroa. Udaltzainen funtzioak zerrendatu eta herritarrekiko jokatzeko moduak zehazten ditu dokumentuak. Polizia eredu zehatz baten aldeko apustua egiten du araudi berriak: “hurbiltasunean” oinarritutakoa, “bi hizkuntza ofizialetan” mintzatzeko gai dena eta “herritarren eskubideak modu libre eta baketsuan” bermatzearen alde egiten duena.

Hortaz gain, araudiak honakoak ere jasotzen ditu: Udaltzaingoaren barne-osakera eta arauak hautsiz gero agenteek pairatuko lituzketen ondorio administratiboak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide