Lan berria argitaratu du Mankaos taldeak, “Clavado” izenarekin. Taldeko kideak arduratu dira diskoaren grabaketa eta ekoizpen prozesu osoa aurrera ateratzeaz.
2001ean argitaratu zuen rock talde laudioarrak bere lehenbiziko erreferentzia: “Al adulto”. Hamabi urte beranduago plazaratu zuten euren bigarren diskoa: “Memoria de la procedencia”. Oraingoan, baina, taldearen zaleek hiru urte baino ez dituzte itxaron behar izan abesti bilduma berriaz gozatzeko.
Taldearen bandcamp kontuan entzun daitezke abesti guztiak. Hala ere, formatu fisikoan ere eskuratu daiteke diskoa, lau euroren truke.
“Memoria de la procedencia” diskoa argitaratu eta gutxira taldeari eginiko elkarrizketa:
[video:https://vimeo.com/86449670]