Estatuko filma labur onenaren saria irabazi du Kepa Sojoren “Hileta” lanak Zaragozako Zinema Jaialdiaren XXI. edizioan. Lorpen garrantzitsua da hori, Goya sarietarako nominazioa lortzeko lehen pausoa baita askorentzat. Aipatzekoa da baita, sari hori lortuta, prestigio handiko beste lan batzuen aurretik geratu dela zinemagile laudioarraren pelikula. “Timecode” filma da horren adibide. “Hileta”ren atzetik geratu zen pelikula hori Zaragozan, Cannesen garaile atera eta Oscarretarako aurre-hautatua izan arren.
Hogei jaialditarako hautatua
2016ko apirilean estreinatu zen “Hileta”, Kepa Sojoren euskara hutsezko lehen lana. Orduz geroztik estatuko zein nazioarteko hogei jaialdi ingurutan hautatu dute, eta lau sari lortu ditu momentuz.
"Hileta" filmaren trailerra:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=n1AeGb9ezAk]