Adolfo Guerreroren, Pedro Zayasen, Andrés Garmillaren eta Joserra Larisgoitiaren bidaiaren nondik norakoak azaltzeko antolatu dute hitzaldia abenduaren 16an 19:00etan Kristalezko Etxean. Bideoak eta argazkiak ere proiektatuko dituzte.
Aurten egindako bidaian El Rocioko Feriara hainbat herri zeharkatu zituzten eta Laudion zein kanpoan jakin-mina sortu zuten. Gauzak horrela, ibilbidea bukatu eta gero, jende ugarik eskatu die solasaldia egiteko euren bizipenak komunikatu ditzaten.
Adolfo Guerrerok adierazi du hitzaldi irekia izango dela nahi duenak parte har dezan. Izan ere, hasiera batean Kofradiaren izenean egin behar zuten -guztiak kofradeak dira-, baina zabalagoa izan dadin ez dute San Roke Kofradiara mugatu nahi.
Bidaiariek jakinaraziko dute zer nolako harrera izan zuten ibilbidean.