Eguerdian 3 lagun harrapaturik geratu dira Latiorroko igogailuan, eta suhiltzaileak, azpiegituraren enpresako teknikariak eta udaltzainak elkarlanean aritu dira askatzeko.
Horren ostean, igogailua zerbitzuz kanpo geratu da.
Antza, igogailuak matxura izan du eta alarmako botoia ez zuen funtzionatzen, horregatik telefonoz deitu behar izan dute harrapatuek.
Udaltzaingoak jakinarazi du horrelakorik gertatuz gero, onena dela eurei deitzea: 94 403 4888.