Iturgintzarekin erlazionatutako iruzurrak egiten ari direla jakinarazi du Udalak

Erredakzioa 2016ko abe. 2a, 09:14

Laudioko Udalak jakinarazi du bere web-atarian iruzurrak jazotzen ari direla herrian. Antza, baimenik gabeko iturgin enpresa batek hoditeria sistemaren azterketa egiten ari da etxez etxe.

Horren truke 50 euro kobratzen dituzte. Lan horiek egiteko baimendutako enpresa bakarra Aqualia da, hortaz, tokiko erakundeak herritarrei eskatu die atea ez irekitzeko enpresa horretakoak ez diren iturginei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide