Ur-saneamenduaren lanak azkartzeko eskatu die udalak Espainiar Gobernuari, Urari eta aldundiari

Erredakzioa 2016ko abe. 1a, 08:16

Asteleheneko udal osoko bilkuran onartu zuten aho batez EAJk eta EH Bilduk aurkeztutako mozioa. Testu horretan eskatu zuten azkartzea eskualdeko saneamendu-sistema hobetzeko lanak.

Asteleheneko udal osoko bilkuran onartu zuten aho batez EAJk eta EH Bilduk aurkeztutako mozioa. Testu horretan eskatu zuten azkartzea eskualdeko saneamendu-sistema hobetzeko lanak.

Espainiako Gobernuari exijituko diote Nerbioigoieneko saneamendu-sistemaren proiektua eta aurreproiektuak idazten amai dezala ahal bezain laster eta behin idatzita lizita eta eslei ditzala.

URA eta Arabako Foru Aldundia

Hala ere, beste bi erakunderekin jarriko da harremanetan Laudiok Udala. Horrela, URA Agentziari eskatuko dio bere aurrekontuetan diru-zuzkidura nahikoa horni dezala Laudioko Basaurben eta Amurrioko Markixanan kolektoreen eta hondakin uren araztegien sarea eraiki ahal izateko behar diren lurrak desjabetu edota eroste ekintzak burutu ahal izateko.

Arabako Foru Aldundiari, ordea, gogoratuko diote elkarlanean lan egin behar duela URArekin obra horiek egikaritzeko beharrezkoak diren lurzoruak eskuratzeko.

Udalaren konpromisoak

Dena den, tokiko erakundeak ere ardurak hartuko ditu bere gain. Horrela, adierazi du kolektoreak kokatuko diren lurzoruen jabeekin bitartekaritza-lanetan laguntzeko asmoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide