Laudioko Udalak 60.621 euroko inbertsioa egingo du Ermu Andra Mariko apaiz etxean teilatua konpontzeko. Prefabricados y Construcciones Modulares enpresak eskuratu du kontratua (guztira lau enpresa aurkeztu dira lehiaketara). Lana egikaritzeko 4 aste izango dute.
2016an 140.000 euro bideratu zituzten aurrekontutik bertako ondarea berritzeko, beraz, oraindik 80.000 euro inguru dauzkate apaiz etxeko zaharberritzearekin jarraitzeko.
Izan ere, udala berezko bitartekoekin prestatzen ari da hurrengo proiektua. Antza, guztiz berritzeak 182.000 euroko inbertsioa ekarriko luke, gutxi gorabehera. Hortaz, 2017ko aurrekontuetan ere dirua inbertitu beharko dute.
Orotara, bertan 242.000 euro inbertitzeko asmoa dauka udalak.
Apaiz etxea
Eraikinak bi solairu ditu. Behekoa taberna-jatetxea izatea nahi du udalak, bisitariek eta mendizaleek erabili dezaten. 31 pertsonentzako lekua izango du. Lehenengo soilairua, ordea, kudeatzaileek erabiliko dute, inguruak ere dinamizatu ditzaten.