“Itsu geratu nintzenean beste kirol batzuk probatu nituen, goalball-a topatu arte”

Txabi Alvarado Bañares 2016ko aza. 30a, 18:53

MAIALEN SOLAUN PIKAZA (Laudio, 2000) Goalball kirolean aritzen da. Gasteizeko Itxaropena taldeko erdilariaren aburuz, “sorpresa” izan zen Espainiako Selekzioarekin lehiatzeko aukeratua izatea.

Nolatan hasi zinen goalball kirolean?
Istripu baten ondorioz itsu geratu nintzen. Kirola beste modu batean egin nezakeela ikusteko kirol ezberdinak frogatu nituen. Gasteizen nesken talde bat dagoenez haiekin jolastera animatu nintzen. Kirol paraolinpikoa da. Futbola bezalakoa da, baina baloiak barruan txintxarri bat du eta pisutsuagoa da, kilo erdi du.

MAIALEN SOLAUN PIKAZA (Laudio, 2000) Goalball kirolean aritzen da. Gasteizeko Itxaropena taldeko erdilariaren aburuz, “sorpresa” izan zen Espainiako Selekzioarekin lehiatzeko aukeratua izatea.

Nolatan hasi zinen goalball kirolean?
Istripu baten ondorioz itsu geratu nintzen. Kirola beste modu batean egin nezakeela ikusteko kirol ezberdinak frogatu nituen. Gasteizen nesken talde bat dagoenez haiekin jolastera animatu nintzen. Kirol paraolinpikoa da. Futbola bezalakoa da, baina baloiak barruan txintxarri bat du eta pisutsuagoa da, kilo erdi du.

Hiru jokalarikoak dira taldeak: erdilaria bat eta bi hegaleko. Helburua zure gorputzarekin pilota geratzea da, aurkarien atean gola sartzeko. Arauetara ohitu behar zara. Adibidez, guk betaurrekoak daramatzagu, baina ezin dira ukitu, bestela penaltia da, baita 10 segundotan baloia ez jaurtitzea ere. Jolasera ohitzean datza sekretua. Atea bost zatitan banatzen da. Postuak, aldiz, erdilari eta hegalekoak dira.

Euskal Herrian zenbat talde daude?
Bilboko Hamaika taldeak, Gipuzkoako bi taldek, Nafarroako batek eta Arabako beste bik parte hartzen dugu Euskal Herriko ligan. Gipuzkoan eta Araban neska zein mutilen taldeak daude, horregatik dira bi. Gure taldeak Itxaropena izena du. Horrez gain torneoak daude.

 

“Gurea da talde gazteena, 14 urtetik 34 bitartekoak gaude”

 

Gure kasuan, neska eta mutilak gaudenez, egun ezberdinetan entrenatzen dugu. Gure eguna, neskena, larunbata da, baina mutilak ere etortzen dira ondoren partidua jokatzeko. Gazteenak 30 izango ditu, eta helduenak 58.

Denboraldia hasi da. Zeintzuk dira zuen erronkak?
Datorren hilabetean Madrilera joango naiz Espainiako Selekzioarekin entrenatzera. Abenduaren 8tik 11ra entrenamenduak izango ditugu. Otsailean nesken txapelketa izango dugu Madrilen. Hiru hilabete iraungo du liga horrek. Aldi berean, baina, Euskal Herriko torneoa izango dugu.

Espainiako Selekzioak hautatu zaitu. Pozik?
Pasa den hilabetean nire taldekide bat eta ni Sevillako Campusera gonbidatu gintuzten. Asteburu osoan jokatu genituen partidak. Entrenatzaile gisa Espainiako Selekzioko hautatzailea izan genuen.

 

“Sorpresa izan zen selekzioarekin jokatzea gustatuko litzaigukeen galdetzeko deitzea”



Indarra, azkartasuna, erreflexua... Zer da garrantzitsua goalball-ean?
Guztia. Niretzat entzumena da inportanteena, ez baduzu ondo entzuten, akabo!
Horrez gain, gorputz osoan masa muskularra izan behar da, pilota zure gorputzeko edozein atalekin hartzeko prest egon behar zarelako. Nik astean zehar ezin dudanez Gasteizera joan, gimnasioan aritzen naiz pisuak altxatzen eta antzeko ariketak egiten. Larunbatero hiru orduz entrenatzen dugu.

Zenbateko iraupena dute partidek?
15 minutuko bi zati dira, beraz, 30 minutu inguru. Taldeak gehienez 6 lagunekoak izan litezke, baina partidara  5 soilik aurkez gaitezke, lesioen aurrean aldaketak egiteko. Gutxieneko kopurua 4 neskakoa da. Ez baduzu arau hori betetzen zigortu egiten zaituzte, hurrengo torneoan ez dizute apuntatzen uzten. Postuak altuera eta erresistentziaren arabera aukeratzen ditu entrenatzaileak. Ni nire taldeko altuena naiz, eta erresistentzia fisiko gehiena duena, horregatik ligetan ni ez aldatzen saiatzen dira. Centerra izateko entrenatzen naute.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide