Elikagaien manipulazioari eta kalitateari buruzko ikastaroa eskaniko du Euskadiko Formazio Fondoak, pertsona langabetuentzako. Hiru sesiotako ikastaroa izango da: abenduaren 12an izango da lehena (8:00etatik 14:00etara), abenduaren 1ean bigarrena (9:00-13:00) eta 14an hirugarrena (9:00-13:00). Arza eraikinean egingo dira hiru saioak, Laudioko Tokiko Garapen Agentzian.
Doako ikastaroa izango da eta ostegunean (abenduak 1) amaituko da izena emateko epea. Parte hartu nahi dutenek curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta banako elkarrizketak egingo zaizkie, hautespen egokia egiteko.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko ondorengo telefonoa edo e-maila baliatu daitezke: 94 403 49 80. / garapenagentzia@laudio.eus.