"Bizitzan jasotako eskarmentua islatzen da eleberrian"

Aitor Aspuru Saez 2013ko eka. 3a, 15:36

TXANI RODRIGUEZ (Laudio, 1977) kazetaria izateaz gain, idazlea da. Bere azken liburua, "Agosto", duela gutxi argitaratu du Lengua de Trapo argitaletxeak. Aste honetan aurkeztuko du Bilboko Liburu Azoka. ,Laudion ere gauza bera egingo du. Asteazkenean izango da aurkezpena 19:30ean eta Pedro Ugarte idazleak eta Alicia San Juan abeslariak (Chico & Chica) parte hartuko dute.

 

Agosto deitzen da zure azkenengo liburua, zergatik hautatu zenuen izenburu hori?

TXANI RODRIGUEZ (Laudio, 1977) kazetaria izateaz gain, idazlea da. Bere azken liburua, "Agosto", duela gutxi argitaratu du Lengua de Trapo argitaletxeak. Aste honetan aurkeztuko du Bilboko Liburu Azoka. ,Laudion ere gauza bera egingo du. Asteazkenean izango da aurkezpena 19:30ean eta Pedro Ugarte idazleak eta Alicia San Juan abeslariak (Chico & Chica) parte hartuko dute.

 

Agosto deitzen da zure azkenengo liburua, zergatik hautatu zenuen izenburu hori?

Istorioa abuztu batean igarotzen da. Batik-bat abuztua izan ohi da Andaluzia, Extremadura, Galiziatik etorritako pertsonentzako jatorriko herrira itzultzeko hila. Horrek garrantzia du kontatzen dudan istorioan.

Liburua, nolabait, Laudion girotuta dago. Aztarna autobiografioak ere baditu, ezta?

Apur bat bai. Tokiak laudioarrei ezagunak irudituko zaizkie, baina ez da esaten Laudio dela lizentzia batzuk hartu ditudalako. Nahiago izan dut Laudio ez esatea, historiarekin ez naiz oso zintzoa izan eta. Adibidea jartzearren, nire liburuan uholdeak agertzen dira baina eleberrian hildako gehiago daude. Gertatu zena oso bortitza izan zen, baina nik ez dut gertatutakoa deskribatu, beste pasarte batzuk idatzi ditut. Historiari errespetua zor diogu. Horrexegatik ez dut Laudio jarri. Nahasketa da eleberria.

Bestalde, agian kanpoko irakurlea tokiz kanpo aurkitu daiteke?

Niretzat hori ez da arazoa. Niri gertatzen zait, eta uste dut jende orori gertatzen zaiola, Estatu Batuetako Erdi Mendebaldean kokatuta dagoen liburua irakurtzen dudanean gustatzen zait; ez da eragozpena. Edozein lekurekin gerta daiteke hori. Laudiorekin ere bai. Dena den, argudioak  askatasun gehiagorekin idazteko balio izan dit.

Uholdeak aipatu dituzu, hori da ardatz nagusiena edo gehiago daude?

Ardatz traszendatala da. Garrantzia handia du protagonisten bizitzetan. Eragina izango du haiengan. Ardatz nagusiena emakume baten istorioa da. Andaluziatik Euskal Herrira etorritako emakumearena. Haurrak zaintzen zituen eta haur bati, heldua denean, berriro ikusi nahi duela emakume hori  bururatzen zaio. Profesionalki arrakasta du gazte honek baina pertsonalki oso traketsa da.

Horretarako antolatzen du omenaldia eta zaindu zituen umeak elkartzen ditu. Elkarrekin bidaia egingo dute. Haurrak gazteak dira dagoeneko eta bidaia bitxia egingo dute iparraldetik abiatuta hegoalderantz harremana berreskuratzeko eta eskerrak emateko.

Orduan road-movie kutsua du.

Bai. Nahiko txarto daude guztiak hasieran baina eleberri positiboa da. Integrazioaren aldetik irakurketa ere egin daiteke. Niri gehien gustatuko litzaidakeen irakurketa da hori. Emozio asko jorratzen ditu eleberriak.

Zein ezberdintasun daude orain arte idatzitako liburuekin?

Nik uste hau eleberri txukunagoa dela, eleberri hutsa da. “Lo que será de nosotros”, Erein argitaletxeari esker kaleratutakoa erdi eleberria erdi ipuina zen.

Ezberdintasun garrantzitsuena ni helduagoa eta zaharragoa naizela da. Bizitzan jasotako eskarmentua eleberrian islatzen da. Denbora igaro da eta ni zaharragoa naiz.

“Agosto” ez duzu euskal argitaletxe batekin argitaratu, Madrilgo Lengua de Traporekin baizik. Zergatik?

Aski erreza da azaltzea, idazkia bidali nien eta baietz esan zuten. Eleberria gazteleraz denez, hemendik kanpo zer aukera mota nituen publiko handiago batera heltzeko frogatu nahi nuen, behintzat potentzialki.

Saiatu eta zorte ona izan dut, argitarapen mundua egoera latza bizitzen ari da eta. Udazkenean argitaratuko dut euskal argitaletxe ospetsu batean ipuin liburu bat euskaraz. Haurrentzako liburua izango da.

 

Euskal literaturan aditua izanik, zergatik ez duzu euskaraz idatzi liburua?

Irakurle amorratua naiz baina idazterakoan gaur egun hobeto moldatzen naiz gazteleraz. Animatuko naiz euskaraz idazten, baina idatzi dudan eleberria euskaraz idazteko behar den trebetasuna ez dut oraindik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide