Indarkeria matxistak emakume bat hil du

Erredakzioa 2013ko mai. 23a, 08:58

Hedabideek adierazi dutenez, 26 urteko emakumea hil du bere bikotekideak, 49 urtekoa. Ertzaintzak gizonezkoaren arrebaren abisua jaso du goizaldean eta Urumea kaleko etxebitza batera hurbildu denean gorpua aurkitu du. Etxean bertan gizona atxilotu dute.

Hedabideek adierazi dutenez, 26 urteko emakumea hil du bere bikotekideak, 49 urtekoa. Ertzaintzak gizonezkoaren arrebaren abisua jaso du goizaldean eta Urumea kaleko etxebitza batera hurbildu denean gorpua aurkitu du. Etxean bertan gizona atxilotu dute.

Udalak jakinarazi du emakumeak ez zuela aurretik salaketarik jarri genero indarkeria dela medio. Natxo Urkixo alkateak iragarri du Emakundeko zuzendariarekin elkarlanean aritu eta gero erabaki dutela ez ohiko Udal Osoko Bilkura egingo dela 19:30ean talde politikoen artean adierazpen bateratua egiteko. Horren ostean, 20:00etan, elkarrateratzea deitu dute Herriko Plazan.

Arakaldoko udalak adierazpen bateratua adostu du gertakariaren inguruan: "2013ko maiatzaren 23an, Arakaldoko Udalak, gaur Laudion gertatu den hilketaren gailtzezpena adierazi nahi du aho batez. Halaber, hildako emakumearen Amagoia E.C familiari elkartasuna helarazi nahi dio. Arakaldoko Udalak aldarrikatu nahi du bere arbuio osoa genero indarkeriagatik".

Laudioko Udalak genero indarkeriaren aurkako programa du.

Herri mobilizazioak Laudion, Amurrion eta Orozkon

Laudioko herri eragileek erantzun bateratua emateko asanblada urgentea deitu dute 14:00etan herriko plazan.

Josu San Pedro alkateak adierazi duenez Orozkon ez-ohiko udal osoko bilkura egingo dute 18:45etan. Hildakoa, Amagoia Elezkano Corchón, orozkoarra baita. 19:00etan kontzentrazioa egingo dute plazan. Orozkoko gazte mugimenduak deialdiarekin bat egin du.

Amurrion ere mobilizazioa egingo dute indarkeria matxista gaitzesteko eta 19:00etan Udaletxeko Plazan gauzatuko den kontzentrazioan parte hartzeko deia zabaldu du Udalak.

Arakaldoko udalak ere Laudion gertatu den hilketaren gailtzezpena adierazi du aho batez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide