EAJk Tokiko Gobernu Batzordean parte hartzeari utziko dio momentuz

Erredakzioa 2013ko mai. 18a, 20:03

Laudioko EAJren udal taldeak hausnarketa prozesua abian jarri duela iragarri du. Horren helburua da erabakitzea Tokiko Gobernu Batzordean jarraituko duen edo ez. Printzipioz hausnarketak hilabetea iraungo du.

Jeltzaleen ustez erabakitze esparruaren erabilera zitala egiten du Bilduk. Tokiko Gobernu Batzarra 6 ordezkarik osatzen dute; Bilduk 3 eta EAJk 2 dituzte hurrenez hurrenez, eta Omniak bat du. PSE-EEk eta PPk uko egin zioten esparru horretan aritzeari.

Laudioko EAJren udal taldeak hausnarketa prozesua abian jarri duela iragarri du. Horren helburua da erabakitzea Tokiko Gobernu Batzordean jarraituko duen edo ez. Printzipioz hausnarketak hilabetea iraungo du.

Jeltzaleen ustez erabakitze esparruaren erabilera zitala egiten du Bilduk. Tokiko Gobernu Batzarra 6 ordezkarik osatzen dute; Bilduk 3 eta EAJk 2 dituzte hurrenez hurrenez, eta Omniak bat du. PSE-EEk eta PPk uko egin zioten esparru horretan aritzeari.

Mikel Lasak salatu duenez, Bilduko bi ordezkari bakarrik daudenean gatazkatsuak izan daitezkeen gaiak atzeratzen ditu Udal Taldeak, hurrengo bileran gehiengoa izan dezaten. Eta EAJren iritziz azkenaldian hirigintza gai batekin gertatutakoa izan da horren adibidez. Hori dela eta Tokiko Gobernu Batzordera joateari utziko diote.

Bilduk gezurretan ibiltzea egotzi dio EAJri

Koldo Zabala Bilduren bozeramaileak EAJk egin dituen akusazio guztiak ezeztatu ditu. Bere ustez jarrera mediatikoa da jeltzaleena eta oraindik hauteskunde garaian egotea leporatu die.

Bestalde, Koldo Zabalak adierazi du Tokiko Gobernu Batzordeen aktek jasotzen dituztela jorratzen diren edukiak eta horien bitartez erakutsi ditzakeela EAJren gezurrak.

Hirigintza gaiaren inguruan Bilduko ordezkariak ziurtatu du eztabaida atzeratu zela EAJk eskatu zuelako, jeltzaleek informazio gehiago behar zutela esan zutelako. Gaineratu du hurrengo Tokiko Gobernu Batzordera joan zirela teknikariekin, informazioa emateko, eta EAJko kideak ez zirela agertu.

Bukatzeko azpimarratu du koalizioaren apustua partaidetzaren aldekoa dela eta ez bakarrik EAJk, PSE-EEk eta PPk Tokiko Gobernu Batzordean parte hartzea gustoko lukeela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide