"Gure helburua da identifikatzea zein herri mota nahi dugun 2025. urtean"

Aitor Aspuru Saez 2013ko mai. 17a, 09:15

JAVI PUERTAS (Laudio, 1972) LKS enpresako langilea da, Sarrikon ekonomia ikasi zuen eta "eskualdeko hirigintza ekonomia" deitzen zaion arloan espezialitatea du. Laudioarra den heinean berarentzat oso aberasgarria izango den prozesuan murgildu da: "Laudio 2025" proiektuan hain zuzen ere.

Zerk eraman zintuen prozesu partehartzaile zabalean konpromisoa hartzera?

JAVI PUERTAS (Laudio, 1972) LKS enpresako langilea da, Sarrikon ekonomia ikasi zuen eta "eskualdeko hirigintza ekonomia" deitzen zaion arloan espezialitatea du. Laudioarra den heinean berarentzat oso aberasgarria izango den prozesuan murgildu da: "Laudio 2025" proiektuan hain zuzen ere.

Zerk eraman zintuen prozesu partehartzaile zabalean konpromisoa hartzera?

Lanaren ikuspuntutik prozesu luzea, bizia eta sakona izango da, baina bestalde beharrezkoa dela uste dut. Pentsatzen badugu horrelako planak nola kudeatzen diren eta hirigintza esparrutik pisu handia duten erabakiak nola hartzen diren, ondorioztatu behar dugu gehienetan kabineteak osatzen direla bulego batean eta jendearen iritzia ez dela aintzat hartzen. Nire ustez hori ez da batere ona.

Nola gauzatuko da "Laudio 2025"? 

Hasteko esango nuke hausnarketa estrategikoa dela. Gure helburua da identifikatzea zein herri mota nahi dugun 2025. urtean. Hori da guretzat garrintzitsuena eta horretarako jendearen parte hartzea ezinbestekoa da, beharrak identifikatu ditzagun.

Prozesua abiatu da dagoeneko eta diagnosia egingo dugu lehenik eta behin. Bai sozioekonomiaren arlotik zein sozialki Laudio nola dagoen jakiteko. Bestalde, joerak ezagutzeko, beste txostena osatuko dugu gainontzeko herritan zein den egoera ezagutzeko. Hau interesgarria da zein estrategia mota hartzen ari diren jakiteko. Munduan ez gaude bakarrik eta hori aintzat hartu behar dugu.

Bi input horiei esker erradiografia izango dugu eta jendearekin eztabaidatuko dugu hori ondo dagoen edo ez. Irudia osatu eta gero Laudion dauden indarguneak eta ahulguneak baloratuko ditugu. Horrekin guztiarekin eraikiko dugu ikuspegi bat 2025ean herria nolakoa izan beharko den jakiteko: zer espero eta nola landu behar dugun hori bete dadin.

Horretarako beharrezkoa da denon artean erabakitzea eta alderdien artean gutxieneko adostasunera heltzea. Suposatzen da prozesu hau epe luzera egingo dela eta hori oso inportantea da.

Hirigintzaren plangintza tresna oso garrantzitsua da baina hori baino lehen erabaki behar da zein herri mota nahi dugun.

 

Diagnosia egiteko batzorde ezberdinak eratu dituzue, zeintzuk izan dira irizpideak?

Partaidetzaren ikuspegitik foro estrategikoa dugu. Hor parte hartzen dute mugimendu sozial orok, bestalde auzo elkarteak ditugu, haiek ere funtseskoak dira.

Hurrengo astean, 22an, bilera deitu dugu eta eduki guztiak aurkeztuko ditugu.

Dena den, diagnosia ondo burutzeko elkarrizketa pilo egingo ditugu. Bai norbanakoei zein mugimendu sozialei eta enpresei. Horrekin guztiarekin lana banatuko dugu adostasuna eraikitzen hasteko.

 

Diagnosia eta akordioa lortzekotan, zein izango litzateke bere ibilbidea?

Erronkak dira helburua. Erabiltzen dugun metodologiari esker egoera ezberdinak irudikatzen ditugu erronkak identifikatzeko. Adibidez, 40.000 biztanleko edo 20.000 biztanleko herria nahi badugu, etxebizitza eta ekonomiaren aldetik egin behar diren apustuak ezberdinak dira. Kasu batean enpresak erakartzeko iniziatibak hartu beharko dira eta bestean daudenak hemen geratzeko zeozer egin beharko litzateke.

 

Nolakoa da alderdien jarrera prozesuarekiko, konpromisoak hartu dituzte?

Hilabete bat besterik ez dugu eman lanean, baina momentuz baietz esango nuke. Hori da adierazi digutena orain arte, garaia zela horrelako hausnarketa egiteko.

Argi dago ikuspuntu ezberdinak dituztela baina politikoen artean gutxieneko adostasuna dago prozesua aurrera eramateko.

Une honetan, beti ere. Dena den espero dugu prozesuan zehar gutxieneko konpromisoa egongo dela.

 

Zein dira planteatu dituzuen epeak?

Prozesua abendurako bukatu nahi dugu gutxi gorabehera. Ez da guztiz beharrezkoa hilabete horretan bukatzea, dinamikek adieraziko digute noiz bukatu behar den. Oraintxe egiten ari garen lana da diagnosia osatzeko; estatistikak, elkarrizketak... banatzen ari gara.

Datorren hilerako bilerak egingo dira auzo guztiekin diagnosia amankomunean jartzeko. Eta jakina, Foro Estrategikoa ere badago.

Irailerako prestatu nahi ditugu egoera ezberdinen aurreikuspenak.

Laudiorra naizen neurrian azpimarratuko nuke aukera garrantzitsua dela, ez baita inoiz horrelakorik egin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide