Galiziako Letren Egunaren harira jardunaldi kulturalak antolatu ditu Galiziar Etxeak

Txabi Alvarado Bañares 2013ko mai. 9a, 13:17

Maiatzaren 17an Galiziako Letren Eguna izango da, jai egun ofiziala Galizian. Hori dela eta, Laudioko Galiziar Etxeko kideek jardunaldi kulturalak antolatu dituzte, maiatzaren 11tik 25era.  Hala azaldu du Etxeko kidea den Raul Rodriguezek Aiaraldea Irratiko Harian Magazinean.

Maiatzaren 17an Galiziako Letren Eguna izango da, jai egun ofiziala Galizian. Hori dela eta, Laudioko Galiziar Etxeko kideek jardunaldi kulturalak antolatu dituzte, maiatzaren 11tik 25era.  Hala azaldu du Etxeko kidea den Raul Rodriguezek Aiaraldea Irratiko Harian Magazinean.

Umeentzako marrazki lehiaketarekin emango zaie hasiera jardunaldiei, larunbatean 10:30etatik aurrera, Etxean bertan. Rodriguezen arabera, urtero geroz eta haur gehiago bertaratzen dira bertan parte hartzera, “pasaden urtean uste dut 140 egon zirela eta larunbat honetarako horrenbeste espero ditugu”.

Igandean antzerki emanaldi bat egongo da Gazteizko Galiziar Etxean, baina jardunaldien Laudioko jarraipenerako datorren asteko ostiralerarte itxaron beharko da. Jaialdi Euskal-Galiziar bat baitute prestatua Etxeko kideek egun horretarako. Jaialdia Herriko Plazan izango da, 12:00etatik aurrera, eta Itxarkundia eta Espalladoiro taldeak egongo dira bertan. Marrazki Lehiaketaren sari banaketa ere bertan egingo da.  Jaialdi horretan Euskaldun eta Galiziarren arteko “konplizitate bat” ikusten dela dio Rodrigezek, “galiziar taldea harro sentitzen da talde euskalduna jotzen ikusten duenean, eta alderantziz”.

Jardunaldiei amaiera emateko, Roberto Vidal Bolañori buruzko hitzaldia egongo da maiatzaren 25ean, arratsaldeko seietan, Etxean. Hitzaldia antzerkigile galiziar horri buruzkoa izatea ez da nolanahiko erabakia izan, aurtengo Galiziako Letren Eguna bere omenez ospatzen baita. Horren harira, Rodriguezek aitortu du jendeari halako hitzaldietan parte hartzea kostatzen zaiola, baina halako ekintzen “publiko bat” daukatela.

Jardunaldi horiek ez dira Laudioko Galiziar Etxeak urtean zehar antolatzen dituen ekintza bakarrak. Santiago Egunean ere Herriko Plazan aritzen dira, Rodriguezen hitzetan. Eta duela lau urte Euskadiko Galiziar Eguna antolatu zuten herrian. Aurten, baina, Santurtzin ospatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide