Apirilaren 29an Laudioko Udal Osoko Bilkura egin zen. Udalbatza parte-hartzailea izan zen, zinegotziak ez ezik herritar gehiagok eskatu baitzuten hitza. Haien artean partu hartu zuen lehen elkartea Goldatu izan zen.
Goldatuk kanpaina abiatu du Frankismo garaiko krimenek duten zigorgabetasunarekin bukatzeko. Horretarako Argentinan Frankismoaren krimenen aurkako kereilan oinarritzen du bere jarduera. Talde guztiek babestu zuten Goldaturen eskaera, PP ezik. Paula Cuesta, zinegotzi popularrak adierazi zuen krimen gehiago daudela argitzeko eta ez bakarrik Frankismoak eragindakoak.