PSEk eta PPk gaurko Jai Batzorde Paritarioan ez dute parte hartuko

Erredakzioa 2013ko api. 30a, 09:34

Atzo egin zen Udal Osoko Bilkuran PSEk eta PPk iragarri zuten ez direla egongo gaurko antolatu den Jai Batzorde Paritarioan -non jaiak antolatzen dituzten elkarteek zein alderdiek ordezkariak dituzte-. Sozialistek aurreratu zuten bere jarrera erregu eta galderen txandan. Txaro Sarasuaren aburuz zezenketak pribatizatzea da Bilduren helburua. Bestalde, Jai Batzordean ibiltzen diren beste pertsona batzuen jarrera salatu zuen.

Atzo egin zen Udal Osoko Bilkuran PSEk eta PPk iragarri zuten ez direla egongo gaurko antolatu den Jai Batzorde Paritarioan -non jaiak antolatzen dituzten elkarteek zein alderdiek ordezkariak dituzte-. Sozialistek aurreratu zuten bere jarrera erregu eta galderen txandan. Txaro Sarasuaren aburuz zezenketak pribatizatzea da Bilduren helburua. Bestalde, Jai Batzordean ibiltzen diren beste pertsona batzuen jarrera salatu zuen.

Erregu eta galderen ostean Paula Cuesta PPko zinegotziak galdetu zuen zer esan nahi zuen zehazki zezenketak pribatizatu nahi zituztela. Haserre, Natxo Urkixo alkateak eta Koldo Zabala Bilduko bozeramaileak erantzun zuten iruzur egin nahi ziotela eta ez zela horrelakorik planteatzen.

Hala ere, Paula Cuestak ere iragarri zuen bere alderdia ez dela agertuko gaurko bileran.

Jaiak antolatzeko batzorde polemikoa

Dena den, gaia Omniak plazaratu zuen lehenago erregu eta galderen txandan. Talde independientea batzordea lotesle izatearen alde daude eta horregatik galdetu zuen gaur Kultura Etxeko Arraño Aretoan egingo den bileraren eta udal taldearen jarreraren inguruan. Bilduk behin eta berriro adierazi duena errepikatu zuen, legalki ezin direla erabakiak hartu batzordean baina konpromiso etikoa dutela erabakitakoa bete dadin. Bada ez bada ere, idazkariak gogoratu zuen arauen arabera horrelako batzordeek ez dutela erabakitzeko eskumenik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide