0-3 urte bitarteko haurrak zaintzeko ikastaroa egingo da maiatzean

Txabi Alvarado Bañares 2013ko api. 19a, 10:25

0 eta 3 urte bitarteko umeak zaintzeko ikastaroa antolatu du Laudioko Udalak, AMA elkartearekin elkarlanean datorren  hilabeterako. Gizon zein emakume laudioarrei zuzendutako ikastaroa izango da, eta bikote zein kide bakarreko familiek hartu ahal izango dute parte.

Ikastaroaren helburua bertan parte hartzen dutenek euren haurren kargu “autonomia osoz” egitea da, antolatzaileen hitzetan. Tailerra eduki teoriko zein praktikoez osatua egongo da, eta honako gaiak jorratuko ditu: elikadura, bularra ematea, garbiketa, loa, segurtasuna, hazkundea, heziketa eta erditzean gizon emakumeen papera eta bakoitzaren ardura eta kontziliazioa.

Ikastaroa Zubiko etxean egingo da ondorengo egunetan: maiatzak 4, 11, 18 eta 25. Bost egunetan 10:30ean hasiko da saioa, eta 13.30ean bukatu.

Antolatzaileek jakinarazi dute plaza kopuru mugatuak daudela, eta izena emateko Berdintasun Sailaren telefonora deitu behar dela;  944034850 zenbakira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide