Aurrekontuetan onartutako hainbat obra hasiko dira berehala

Aitor Aspuru Saez 2013ko api. 15a, 10:02

Laudioko Udalak iragarri du hainbat obra egingo direla laster auzo guztietan. Udalaren asmoa da 2013an bukatzea obra guztiak, edo behintzat bideratuta egotea.

Koldo Zabala zinegotziak adierazi du hastear daudela Aretako Bitorika kalean irisgarritasun arazoak konponduko dituzten obrak. Horretarako 4 eta 6 zenbakien artean konponketak egingo dira, eta inguruak urbanizatu. Zehazki, bi metroko espaloia ezarriko da eta bus geltokia jarriko dute.

Laudioko Udalak iragarri du hainbat obra egingo direla laster auzo guztietan. Udalaren asmoa da 2013an bukatzea obra guztiak, edo behintzat bideratuta egotea.

Koldo Zabala zinegotziak adierazi du hastear daudela Aretako Bitorika kalean irisgarritasun arazoak konponduko dituzten obrak. Horretarako 4 eta 6 zenbakien artean konponketak egingo dira, eta inguruak urbanizatu. Zehazki, bi metroko espaloia ezarriko da eta bus geltokia jarriko dute.

 Landaluzeko Barbarako bihurguneko obrak ere laster jarriko dira abian. Helburua, oinezko eta gidarien segurtasuna hobetzea da. Auzo horretan, baina, ez da izango egingo den aldaketa bakarra: 17 eta 27 zenbakien arteko sarreretan dauden ubideak  ere berrituko dira. Koldo Zabalaren  arabera, auzokideen aspaldiko eskaera da, orain arte egin diren behin-behineko konponketak ez dute arazoa ekidin eta autoentzako oztopo handia da-eta.

Arrañoko eskileretan eta igogailuan euriak sortzen dituen eragozpenak sahiesteko lanak ere laster barru jarrikodira martxan. Besteak beste, igogailua itxaroteko aterpetxoa ezarriko da . Arrañon ere kirola egiteko azpiegiturak hobetuko dira. Horretarako prozesu parte hartzailea jarri da abian auzokideek erabaki dezaten zer egin nahi duten 20.000 euroko diru partidarekin.

Ermuko ingurutan ur edangarria eramateko azpiegiturak jarriko dira eta Altuin antzeko obrak egingo dituzte. Oraindik ez da ur edangarririk heltzen Laudioko bazter horretara eta teknikoek 30.000 euroko proiektua bukatuko dute aurki. Bestalde, landa eremuko bideekin egindako lanarekin jarraituko da aurten eta garbitu eta txukunduko dira gehiago.

Beste obra motak

Zuberoa kalean Udalak dituen etxebizitzak egokitzeko 50.000 euroko diru partida onartu da aurrekontuetan. Etxebizitzak ongizate gizarte zerbitzuek kudeatuko dituzte egoera larrian dauden sendiek erabili ditzaten.

Diru partida handiena, 80.000 eurokoa, San Martin eta Ellakuriko kirol azpiegituren aldagelak konpontzeko bideratuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide