Laudioko artista gazteen bila dabil Udaleko Gazteria Arloa, artelan publikoak ekoizteko plan baten baitan. Udaletik jakinarazi dute planaren helburua herriko hainbat lekutan mural eta graffitiak sortzea dela, herriko gazteen inplikazioarekin, “modu parte-hartzaile batean”.
Horretarako, muralak eta graffitiak egiten adituak diren herriko gazteen zerrenda bat osatu nahi du Gazteria Arloak, 12-35 urte bitarteko gazteei tailerrak eskaintzeko helburuarekin. Zerrendan agertu nahi duenak Curriculuma aurkeztu behar du, egindako lanen argazkiekin batera.
Informazio gehiago eskuratzeko educación@laudiokoudala.net posta edo 944034850 telefonoa erabili daitezke.