Aretan eta Landaluzen hobekuntzak egingo dituzte laster

Aitor Aspuru Saez 2013ko api. 5a, 12:04

3 hilabeteko epea izango dute enpresek Aretako Bitorika 4 eta 6 zenbakien artean, hau da eraikin arrosaren aurrean, eta Landaluzeko Barbara bihurgunean hobekuntzak egiteko.

Aretaren kasuan, Morga enpresak egingo ditu obrak berehala -Segurtasun eta Osasun plana onartu bezain laster-. Horien bitartez Aretako espaloia luzatu eta zebrabidea jarriko da eta irisgarritasuna erraztuko da. Aldi berean, bus geltoki berria ipiniko dute. Bukatzeko, 5 aparkaleku egongo dira auzokideek karga eta deskarga lanak egin ditzaten. Guztira 65.105 euroko inbertsioa aurreikusi da.

Obra hauek burutzeko aurretik lanak egin dira. Alde batetik, 80 berebilentzako aparkalekua prestatu da harrobian. Bestetik, bi proiektu landu zirenez, auzokideek erabaki zuten zein nahiago zuten.

Landaluzeko obrak

Landaluze auzoan ere hobekuntzak egingo dira Barbara bihurgunean. 2 metrotako espaloia jarriko da auzoaren goiko partera joaten den bidea errazteko ez ezik, ibiltarien segurtasuna ere bermatzeko. Helegiteak egiteko 20 egun daude oraindik eta obra gauzatzeko 91.471 euro erabiliko dira. Dagoeneko, horietako 11.596 euro bideratu dira bi ezjabetza ordaintzeko,  jabeekin akordio batera heldu eta gero.

Obrari esker hiri-altzariak ipiniko dira ibilbidean zehar eta URA Agentziak errekaren inguruetan landareak ereingo ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide