Alberto Aceroko merkatariek saiakera ezberdinak egin dituzte merkatuaren inguruan giroa sortzeko. Abian jarri duten azken ekimena 2. eskuko azoka da. Larunbat honetan hasiko da eta nahi duenak erabiltzen ez dituen gauzak eraman ditzake saltzeko asmoarekin, beti ere egoera onean badaude. Mota askotako gauzak eraman daitezke; arropak, liburuak, tresna elektrikoak...
Izena emateko telefono zenbaki honetara deitu beharra dago: 664 583 449. Antolatzaileek leku bat egingo diete partehartzaileei. Azoka 09:30ean hasi eta 13:30ean bukatuko da. Aurrerantzean, hilabete bakoitzaren lehen larunbatean egingo da azoka.
Ekintza ugari
Hori ez da Alberto Aceroko dendariek antolatu duten ekimen bakarra, duela hilabete batzuk truke azoka egin zuten eta karakterizazio tailerrak ere egin dituzte azokako eraikinean.