Adostasun handia Udal Osoko Bilkuran

Aitor Aspuru Saez 2013ko mar. 25a, 12:56

Laudioko Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu diren gaiek adostasun zabala lortu dute gaur. PSEk, EAJk eta Bilduk "Tokiko Administrazioaren erreformaz" mozioa adostu dute. Testu honen bitartez salatu dute PPk prestatzen ari den erreformak 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriek kolokan jarriko dituela eta 20.000 biztanle baino gutxiago dituztenek eskumen gutxiago izango dituztela. PP ezik, talde politiko guztiek, Omniak, PSEk, EAJk eta Bilduk testu honen alde egin dute.

Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen publikotasuna eskatu den mozioan nahiz eta talde gehienak ados egon, eztabaida piztu da. EAJko zinegotzia den Maider Basterrak leporatu dio talde sozialistari -beraiek aurkeztu dute mozioa eta- deskortesiaz jokatzea eta protagonismoa bilatzea, Eusko Legebiltzarrean dauden taldeak hori bera lantzen baitaude. Sozialistak asaldatu dira eta tentsio uneak egon diren arren azkenean, Omnia ezik, abstenitu baita, udalean ordezkariak dituzten alderdi gehienek mozioaren alde egin dute.

Saharako gatazka

Pasa den Udal Osoko Bilkuran bezala, ekintzaile saharauiei Marokok ezarri dizkion kartzela zigorrak salatu dira Laudioko Udal Osoko Bilkuran. Gaurko mozioa Askapena taldeak aurkeztu du eta aho batez alderdi guztiek babesa eman diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide