Oposizio taldeek zuzenketa eta ekarpen ugari aurkeztu dituzte

Aitor Aspuru Saez 2013ko mar. 18a, 12:13

Opozisioan diharduten alderdiek aurrekontuak hobetzeko asmoa dute eta zuzenketa asko proposatu diote Udal Taldeari. EAJk, PSE-EEk eta Omniak bere  ideiak adierazi dizkiote Bilduri hainbat esparrutan.

EAJ ziurrenik abstenituko da

Laudioko EAJren enmendakinek aurrekontuan 810.976,20 euroko eragina izango lukete. Iradokizun azpimarragarrienak arlo ezberdinetan sailkatu dituzte. Enplegua eta prestakuntza sustatzeko programan 90.000 euro gehiago erabiltzea beharrazkoa dela uste dute jeltzaleek.

Opozisioan diharduten alderdiek aurrekontuak hobetzeko asmoa dute eta zuzenketa asko proposatu diote Udal Taldeari. EAJk, PSE-EEk eta Omniak bere  ideiak adierazi dizkiote Bilduri hainbat esparrutan.

EAJ ziurrenik abstenituko da

Laudioko EAJren enmendakinek aurrekontuan 810.976,20 euroko eragina izango lukete. Iradokizun azpimarragarrienak arlo ezberdinetan sailkatu dituzte. Enplegua eta prestakuntza sustatzeko programan 90.000 euro gehiago erabiltzea beharrazkoa dela uste dute jeltzaleek.

Arza eraikineko ekipamendua hornitzeko 30.000 euroko partida eskatu dute eta inbertsio sailean Areta-Gardea ardatzean dauden kaleak asfaltatzea planteatu dute. Kirol azpiegiturei ere garrantzia handia eman diete. Gehienbat Ellakuriko atletismo aldagelak konpontzeari, Lamuza Granja Kiroldegiaren instalakuntzei eta San Martingo aldagelei. Aldi berean, Etxebarri baserria, Ugarteko plaza eta proiektu berrien erredakzioak jaso dituzte proposamen gisa.

Maider Basterrak eta Ziortza Sierrak beste eskaera batzuk bideratu dituzte, Gizarte Ongizate sailak 25.000 euro gehiago izatea nahiko lukete laudioar senideak laguntzeko krisialdi garain. Garrantzitsutzat jo dute, kudeaketari dagokionez, ekonomia-finantza bideragarritasun plana kontratatzea.

Ondorio moduan, EAJk nabarmendu du pasa den urtean ez bezala, Bilduk ahalegina egin duela bere ekarpenak jasotzeko. Baina, koalizioak egin dituen aurrekontuak ez dira haiek egingo lituzkeenak, beraz, ziurrenik abstenitu egingo dira.

Herritarrak ardatza izan behar dira

PSEren leloa izan da, enmendakinak aurkezteko unean, herritarrak oinarria izan behar direla. Horregatik, proposamen asko jaso dituzte. Lehenik eta behin, sozialisten aburuz funtsezkoak ez diren partidak kentzea proposatu dute (protokoloa, publizitatea, kontzertu pribatuak, udalbatzen grabaketa...). Dirua aurrezteko udalaren eraginkortasun energetikoa bermatzeko azterketa proposatu dute.

Inbertsioen aldetik, parke linealean komunak jartzea ezinbestekotzat jo dute, kiroldegia handitu eta hobetzeko partida sortu behar dela uste dute eta kaleak asfaltatzeko 63.000 euro bideratu behar direla azaldu dute. Politika sozialean etxegabetuak, langabeak -bereziki 50 urte baino gehiago dutenak- eta alargunak babesteko dirulaguntzak sortu behar direla adierazi du PSEk.

Lana sustatzeko 160.000 euroko programa iradoki dute. Honen helburua 50 urte baino gehiagoko langabeak, gazteak eta ezgaituak izango lirateke.

Omniaren neurriak

Omniak ere ekarpenak egin ditu. Nerea Gonzalezek ordezkatzen duen taldeak Stop Etxegabetxeak Aiarak protagonismoa izan behar duela adierazi du eta horretarako Udalak baliabideak jarri behar dizkiola azaldu dute. 15.000 euroko partida proposatu dute horretarako.

Partaidetza zinegotziaren profila sortu beharra aipatu dute berriro eta enpleguaren esparruan Udal enplegurako proiektua sortzeko iradokizuna helarazi diote Bilduri. Bestalde, enpresa eta ideia berriei dirulaguntzak emateko prozesu partehartzaileak eta profesionalizatuak abiatu behar direla uste dute.

Bukatzeko, Omniak La Milagrosako jolastokiaren estaldura eta Aretako Fabian Legorburu ikastetxeko sarreran dauden eskailerek konpondu eta irisgarritasun irizpideak bete behar dituztela adierazi du.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide