"Harro nago herriko hainbat herritar ordezkatuko ditut eta"

Aitor Aspuru Saez 2013ko mar. 8a, 10:36

ZIORTZA SIERRA (Urduña, 1981) duela gutxi hasi da Laudioko Udalean lanean EAJren taldean Nando Lacalleren ordez. Bere ibilbide profesionala Euskaltel enpresan egin du, ekonomia eta finantzaketa arloan eta orain antolakuntzaren esparruan.

Nola jaso dugu zinegotzia izateko ardura?

Ilusio handiarekin jaso dut. Aro berritzat hartu dut nire bizitza pertsonal eta profesionalean. Aldi berean kargu publiko bat hartzeak sortzen duen ardurarekin jaso dut berria.

ZIORTZA SIERRA (Urduña, 1981) duela gutxi hasi da Laudioko Udalean lanean EAJren taldean Nando Lacalleren ordez. Bere ibilbide profesionala Euskaltel enpresan egin du, ekonomia eta finantzaketa arloan eta orain antolakuntzaren esparruan.

Nola jaso dugu zinegotzia izateko ardura?

Ilusio handiarekin jaso dut. Aro berritzat hartu dut nire bizitza pertsonal eta profesionalean. Aldi berean kargu publiko bat hartzeak sortzen duen ardurarekin jaso dut berria.

Uste dut ekarpenak bi zentzutan joango direla. Alde batetik asko ikasi dezaket nire kideengandik nire betebeharrak garatzerakoan eta aldi berean nire esperientzia profesionalaz eta gazteriaz baliatuz ikuspegi berriak eman ditzaket.

Nola sartu zinen politika munduan?

Betidanik deigarria iruditu zait politikaren mundua. EAJko hauteskunde zerrendatan parte hartzeko aukera sortu zitzaidanean pentsatu duen herriari nire ekarpenak egiteko modu aproposa zela.

Zeintzuk izango dira zure betebeharrak?

Ogasuna eta ondare arduraduna izango naiz EAJren Laudioko taldean.

EAJko Laudioko talde erdia emakumeak zarete, Nando Lacalle bere postua utzi eta gero, nahigabe izan da edo berdintasuna izan duzue irizpide?

Alderdiak berdintasunaren aldeko apostua egiten du eta horregatik eta udal hauteskundetan aurkeztu ziren zerrendak irizpide hori jasotzen zen, parekotasun legeak markatzen duen moduan.

Duela bi aste inguru izan zen zure lehenengo Udal Osoko Bilkura, nola bizi zenuen?

Harik eta kargua zin egin arte urduri eta ilusioz bete egon nintzen. Harro nago herriko hainbat herritar ordezkatuko ditut eta, baina bereziki gustoko dut lanaren bitartez guztion egoera hobetzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide