Andaluziar Egunaren harira hainbat ekintzaz osatutako egitaraua prestatu du Laudioko Andaluziar Etxeak larunbat honetarako. Gaurko egitarauaren baitan hainbat ekintza programatu dituzte antolatzaileek: umeentzako jolasak, ahaideekin bazkaria, musika emanaldia, pertsonaia popularrenaren hautaketa, olerki emanaldiak, elkarteko antzerki taldearen “Marañitas de sol” emanaldia...
Egitaraua baina, ez da gaur bukatu; bihar ere hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango baitute Andaluziar Etxera hurreratzen den orok. 13:00etan egingo zaie ongietorria gonbidatu zein agintariei, eta handik ordu laudenera Andaluziako ereserkia abestuko da, Algaraza abesbatzak lagunduta. Elkarteko presindeteak eta gonbidatuek hitza hartuko dute gero. Bertako Algarabia dantza taldearen emanaldiarekin eta luntxarekin emango zaio bukaera ospakizunari.