Udalak eguraldiak sortu ditzakeen arazoak ekiditzeko gomendioak zabaldu ditu bando baten bitartez

Aitor Aspuru Saez 2013ko ots. 23a, 00:47

Eguraldi txarra dela eta, Laudioko Udalak zabaldu die herritarrei hainbat aholku haien segurtasuna bermatzeko. Esparru ezberdinetan bereiztu ditu gomendioak.

Zirkulazio errodatuan hauek izan dira zabaldutako puntuak:

  • Egon etengabe informatuta inguruko egoeraz.

  • Beharrezko ez diren irteerak saihestu, hala udalerrian zehar, nola udalerritik kanpo.

  • Zirkulatu astiro; begira izotz plakak daude eta; ziurtatu dutenez gau eta egun iraungo duten.

  • Ohikoa baino segurtasun tarte handiagoa gorde aurreko ibilgailuarekiko.

  • Ahal baduzu, saihestu galga erabiltzea eta bolantearen bat bateko mugimendu arinak.

  • Arreta gehiago ipini alda edo malda luzeetan.

Oinezkoen zirkulazioari dagokionez, aldiz, Udalak alde hauek azpimarratu ditu:

  • Erabili arropa eta oinetako egokiak hotz handiko egoeretarako.

  • Baieztatu espaloien egoera eta horietan izotzik dagoen ala ez, bereziki, aldatz gora edo maldan beherako zonetan.

  • Jarraitu babes lanetako pertsonen jarraibideak.

  • Ez irten zeure etxetik nahitaezkoa ez baduzu.

Bukatzeko, larrialdi baten aurrean, erakundeak telefono hauetara deitzea gomendatu du:

  • Udaltzaingoa 944 034 888

  • SOS DEIAK 112

  • Trafikoari buruzko informazioa (Eusko Jaurlaritza) 011

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide