Txaber Errazti euskararen bultzatzaile sutsua zendu zen atzo, 88 urterekin. Euskararen normalizazioaren alde JEZen egindako lanagatik Lazarraga saria jaso zuen. Eta, Laudioko Araba Euskarazen omenaldia. Izan ere, Galmaka auzoan euskaraz ikasteko eskola sortu zuen; lehen ikastola. Urte askoan JEZ enpresako gidari izanagatik ohorezko lehendakaria zen.
Larrabetzun (Bizkaia) antolatzen den Literaturia ekimenean omenaldi berezia egin zioten udan. Izan ere, lagun eta burkide izan zuen Lauaxeta poeta ezaguna fusilatu zutenean jantzita zeraman gabardina 40 urtez izan du etxean.
Hileta gaur izango da Bilbon, Indautxuko elizan 18:30ean.