Gazte Asanbladak hausnarketa prozesu bat abiatu du

Txabi Alvarado Bañares 2013ko ots. 9a, 02:09

Hausnarketa kolektibo bat jarri du martxan Laudioko Gazte Asanbladak. Prozesuaren helburua herriko gazteriaren egoerari eta Asanbladak zein Gaztetxeak bete beharko lituzketen funtzioei buruz hausnartzea da, Asanbladako kideen arabera.

 Hausnarketaren lehen pausu moduan, galdetegi bat zabaldu du Asanbladak herriko gazteen artean. Galdetegian Laudioko gabeziei eta gazteen interes eta kezkei buruzko galderak luzatzen dira, eta baita Gazte Asanbladaren eta Gaztetxearen ingurukoak ere.

Hausnarketa kolektibo bat jarri du martxan Laudioko Gazte Asanbladak. Prozesuaren helburua herriko gazteriaren egoerari eta Asanbladak zein Gaztetxeak bete beharko lituzketen funtzioei buruz hausnartzea da, Asanbladako kideen arabera.

 Hausnarketaren lehen pausu moduan, galdetegi bat zabaldu du Asanbladak herriko gazteen artean. Galdetegian Laudioko gabeziei eta gazteen interes eta kezkei buruzko galderak luzatzen dira, eta baita Gazte Asanbladaren eta Gaztetxearen ingurukoak ere.

 Galdetegia betetzeko buzoiak herriko honako txoko hauetan daude jarrita: Lamuza Plazan, Porikiroldegian, Kultur Etxean, Ikastetxeetan, Liburutegian eta Sorgin eta Iratxo tabernetan. Hortaz gain, inkesten online bertsioa ere sortu dute, hemen klikatuz erantzun daitekeena.

 “Gazteok inurri lanean” izeneko aldizkariaren lehenengo alea ere plazaratu dute Asanbladako kideek. Lehen ale horretan iaz egindako gazteen lokalei buruzko ikerketaren ondorioak jasotzen dira. Aldizkaria hemen irakurri eta jeitsi daiteke.

 Galdetegiak betetzeko azken eguna otsailaren 15a izango da. Asanbladako kideek jakinarazi dute behin emaitzak jasota herriko gazteriarengan eragiteko estrategia berria pentsatzeari ekingo diotela. Horretarako Gaztetxeko kide ohiekin ere kontatu nahi dutela gaineratu dute. Hala, e-posta bat jarri dute kide ohien eskura, ahalik eta kontaktu-zerrenda handiena osatze aldera: laudiokogazteasanblada@gmail.com

Ekintzak

Otsailean zehar hainbat ekintza egongo dira Laudioko Gaztetxean. Hilabeteko egitaraua gaur hasten da gaueko hamaiketatik aurrera egongo den mozorro eta karaoke lehiaketarekin. 22an, aldiz, Guitar Hero txapelketan parte hartu ahal izango du nahi duen orok, 21:00etatik aurrera.

 Gainera, Asanbladako kideek jakinarazi dute Gaztetxea osteguneko pintxopoteetan irekia dagoela eta bertan hainbat gauza topatu daitezkeela: futbolina, ping-pong-a, liburutegi soziala… Bukatzeko, martxoaren 8rako ere zerbait pentsatzen dabiltzala aurreratu dute kideek.

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/gniy8GJ1He4?rel=0" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide