Jaien kudeaketak hautsak harrotu ditu alderdi eta elkarteen artean

Aitor Aspuru Saez 2013ko ots. 8a, 12:50

2013ko San Roke jaien kudeaketak eztabaida ugari piztu ditu Laudion. Alde batetik, Jai Kontseiluan parte hartzen duten kultur taldeek eta Omniak kontseilua utziko dutela iragarri dute "kontseilu horretan hartzen diren erabakiak ez direlako lotesleak". Bestalde, "opor-fiskaletatik" etorritako dirua jaietan inbertitzearen aurka azaldu dira SEA (Arabako Enpresarien Sindikatua), PP eta EAJ.

2013ko San Roke jaien kudeaketak eztabaida ugari piztu ditu Laudion. Alde batetik, Jai Kontseiluan parte hartzen duten kultur taldeek eta Omniak kontseilua utziko dutela iragarri dute "kontseilu horretan hartzen diren erabakiak ez direlako lotesleak". Bestalde, "opor-fiskaletatik" etorritako dirua jaietan inbertitzearen aurka azaldu dira SEA (Arabako Enpresarien Sindikatua), PP eta EAJ.

Jai Kontseiluari dagokionez, Bilduk gaur egindako prentsaurrean bere jai eredua defendatu du. Koalizioaren ustez, taldeek jaien aurrekontuen %80 non erabili behar zen erabaki zuten 2012an. Gainera, azpimarratu dutenez, legez, Udal Kontseilu batean hartutako erabakiak ezin dira lotesleak izan.

Jaiak Koordinakundeak eta Omniak, aldiz, beste eredu baten beharra azpimarratu dute Aiaraldea Irratian egindako elkarrizketetan. Haien ustez, Kontseilua lotesle ez izateak ez du esan nahi bertan hartutako erabakiak ibilbide luzeagoa egin ezin dutenik.Mikel Ayllon Jaiak Koordinakundearen bozeramaileak eta Jakin Artaraz Omniako kideak azaldu dute  eskatzen duten ereduaren arabera, onartuak ez diren erabakiak Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu beharko liratekeela. Hau da, alderdi bakoitzak mozioak aurkeztu beharko lituzke kontseiluan adostutakoa baliogabetzeko.

SEA, PP eta EAJren krikitak

Pasa den astean Bilduk adierazi zuen Opor Fiskalei esker aurtengo diru sarrerak ez direla murriztuko, beraz, arlo guztietan -ez bakarrik jaietan- inbertsioak mantentzeko asmoa dutela. SEAk, PPk eta EAJk udal-gobernuaren asmoa  onartezina dela adierazi dute. Hauen aburuz beste arlo batzuetan erabili beharko litzateke Opor Fiskalen dirua, enplegua sortzeko batez ere. EAJk iragarri du datorren udalbatzarrean mozioa aurkeztuko duela zentzu horretan.

Dena den, Bilduren ustez, polemika gaizki-ulertu baten ondorioa izan da eta errespetu falta bezala hartu du SEAk zabaldutako oharra. Pasa den astean adierazi zutena errepikatu dute  gaur; Opor Fiskalen dirua arlo guztietan murrizketak ekiditeko bideratuko dela. Jaietan inbertituko da diru hori, baina gainontzeko arloetan ere, murrizketak egon ez daitezen.

Natxo Urkixok aipatu du egunkari baten titularrean egon daitekeela polemikaren jatorria. Hala ere, Bilduk kritikatu du alderdien jarrera, bere ustez, jakin beharko lukete aurrekontuak ez direla onartu.

Bukatzeko, Natxo Urkixok, txantxetan, adierazi du Opor Fiskalek suposatzen duten diru sarrera jaietan erabiliz gero -miloi euro bat baino gehiago- sekulako jaiak izango liratekeela aurtengo Sanrokeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide