20 puntu eztabaidatu ziren atzoko Udal Osoko Bilkuran

Aitor Aspuru Saez 2013ko urt. 29a, 11:00

Laudioko Udal Osoko Bilkurak mozio ugari landu zituen atzo. Guztiek ez zuten garrantzi berdina, baina batzuk tokiko esparruan eragina izango dute. Lehenik eta behin, alderdi guztiek babestu zuten orain arte "Hezkuntza, gazteria eta emakumea" deitu den udaleko arloari aurrerantzean "Hezkuntza, berdintasuna eta gazteria" deitzea.

Laudioko Udal Osoko Bilkurak mozio ugari landu zituen atzo. Guztiek ez zuten garrantzi berdina, baina batzuk tokiko esparruan eragina izango dute. Lehenik eta behin, alderdi guztiek babestu zuten orain arte "Hezkuntza, gazteria eta emakumea" deitu den udaleko arloari aurrerantzean "Hezkuntza, berdintasuna eta gazteria" deitzea.

Hirigintzan ondorioak izan ditzaketen bi mozio onartu ziren ere. Alde batetik Landetako eremuari eragiten dion berrikuskatzea eta bestetik Karmen kaleko zubia aldatzeko proposamena. Bereziki garrantzitsua da Karmen kalean egin daitezkeen obrak, hainbat proiektu geldirik baititu zubiaren gaur egungo egoerak. Obra garestia izango denez, EAJk zein PSEk eskatu zioten alkateari URA agentziarekin negoziazioak hastea berehala diru-laguntzak lortzeko.

Udal ortu ekologikoen araua, azkenean, onartu egin zen. Udal Osoko Bilkurak, gainera, adierazpen instituzionalak egin zituen. PSEk, Omniak eta EAJk menpekotasunak pairatzen dituzten pertsonen aldeko adierazpena sinatu zuten eta Bilduk ere aldeko boza eman zuen. PSEk eta EAJk uraren pribatizazioaren aurkako mozioa aurkeztu zuten ere eta Bilduren babesa izan zuten.

Omniaren proposamenak

Omniak testu ugari eraman zituen Udal Osoko Bilkurara eta gehienak ez zuten aurrera egin, gainontzeko taldeek, orokorrean, uste baitzuten batzordeetan landu behar zirela proposatutako gaiak. Hala ere, "mobbing" fenomenoaren aurkako mozioa Bilduk babestu zuenez, onartu egin zen.

Bukatzeko, tokiko esparruarekin harremana izango duten bi mozioek adostasun zabala lortu zuten. Batean EAJk eta PSEk proposatu zuten udal kontratazioetan klausaula sozialak gehitzea. PPk eta Bilduk alde bozkatu zuten.

Azkenik, Aroa Cerrada jeltzaleak landutako testua eztabaidatu zen. EAJko zinegotziak azaldu zuen gizarteratze mahai osatzeko deia hilabete baten buruan luzatu behar zela. Mahai honetan eragile sozialen eta alderdien partaidetzaren beharra azpimarratzen zen diru-laguntzak kontrolatzeko. Guztiek aldeko boza eman zuten Bildu ezik. Alderdi honen ustez, tresnak bikoizteko arriskua baitago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide